Errenteria (Gipuzkoa)

Batzokiko antzerkiak eta zozketa

Batzokiko antzerkiak eta zozketa <p>Gerra aurrean, batzokian antzerkiak ikustera joaten ziren. Han, zozketak egiten ziren; eta, behin, Milari tokatu zitzaion saria: anaiarengan pentsatuta aukeratu zuen saria.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-013-067 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra aurrean, batzokian antzerkiak ikustera joaten ziren. Han, zozketak egiten ziren; eta, behin, Milari tokatu zitzaion saria: anaiarengan pentsatuta aukeratu zuen saria.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerra aurretik Batzokiyan egoten zan antzerkiya ta dantza ta… Batzokiya?
- Bai.
- Ezagutu zenun zuk Batzokiya?
- Bai hoixe!
- Bai, ezagutu zenun.
- Denbora gutxi dela bota dute Batzokiya.
- Bai. Baiño gerra aurretik, zu umia ziñala o neska koskorra…
- Gerra aurretik nere ama ez zen joaten, zegatikan mutikua ttikiya lau urtekin ta zean, baiño ni nere bizilagunak beti eramaten nittuzten. Beti eramaten nittuzten teatrotaa ta zea. Gogoratzen naiz, gaiñea, han rifak itten zittuzten haurrantzako, jostailluak eta zea, ta behin tokatu zitzaiten nei. Eta bizilagunakin juan nitzan, e? Baiño… Haur bakoitzai eman ziyoten papera ta nei tokatu zitzaiten. Ta esan zian —Murgiondonak eta Arregiñakin joaten nitzan, amakin, eta beakin!, eta,— esan ziaten: “Ze nahi duzu hartu?”. Ekarri ziaten muñeka bat ikaragarri polita, ta esan nun: “Eramango nuke ba muñeka hau, baiño…”. Badakizu ze bururatu zitzaiten? Nee anaia itxian zeola bakarrik. Zaldi bat hartu niyon. “Baiño nola zea hola?” esan zian Murgiondonak; “Bai, eta Antonio ze, bate gabe? ezer gabe? nik ikusi dut”. Eta eraman in niyon. Bai. Gogoratzen naiz gaur bezela balitzake.
- Eta nola jaso zun zure oparia?
- E?
- Nola hartu zun zure oparia?
- Oiii… kontentu! Orduan ez zen erosteko ta! Zaldiya, gaiñea, koskorra, e! Holako zaldi koskorra, e![Primeran]. Kontentu!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia