Mila Otaegi Arrizabalaga
Errenteria (Gipuzkoa) (1926)
Biografia
Errenteria-Oreretako Gabierrota auzoan zegoen bidezainen etxean bizi izandakoa da Mila. Jaio bertan jaio ez bazen ere, jaio eta hilabete batzuetara jarri ziren han bizitzen, beraiek estreinatu zuten etxea. Gurasoak Zegamakoak ziren, baina aitaren lana zela-eta Errenteria-Oreretara etorriak. Bidezaina zen aita, bideak egiten eta konpontzen egiten zuen lan. Gabierrotako etxean bizi zirenak bidezainen familiak ziren; gizonezkoak lan horretan aritzen ziren eta etxe azpian gordetzen zituzten lan-tresna eta makinak, eta kamioiak ere bertan betetzen zituzten harriz. Baratze eta animalia ugari zituzten etxearen atzealdean. Mojekin ikasi zuen Milak, Gurutzeko alabekin. Hamazazpi urterekin liho-fabrikan (Fabrika Handian) hasi zen lanean; bertan egin zituen bere arreorako maindireak. Hogeita lau urterekin utzi zuen lantegia eta Agustin Alfaro Ruiz errenteriarrarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten. Gabierrotan bizitu ziren hasieran, gero kaputxinoen gainean, eta azken urteetan Morrongilleta kalean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERR-013 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute