Errenteria (Gipuzkoa)

Jaioberria zaintzeko sehaska, arropak eta fardelak

Jaioberria zaintzeko sehaska, arropak eta fardelak <p>Etxean sehaska handi bat zeukaten. Jaioberriarentzako arropak erosi egiten zituzten. Umeen fardelak nolakoak izaten ziren azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-013-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxean sehaska handi bat zeukaten. Jaioberriarentzako arropak erosi egiten zituzten. Umeen fardelak nolakoak izaten ziren azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta haurra eukitzeako etxian gauzak prestatzen zian? Ba, umian gela, o sehaska o arropak o… ze preparatzen zan?
- Bai, sihaska… sihaska beti. Gue etxian beti izan zen sihaska. Nere aman itxian zen sihaska bat ohia bezela.
- Haundiya.
- Hau bezelakua sihaska. Ikaragarriya. Han hazi zian nee umiak.
- Eta gero arropak-eta zer egiten zian, eskuz baita´re? Umian arropak-eta jaioberriantzat eskuz iten zian?
- Ez, nik ez nittun… Erosi itten genittun orduan, bai. Ez, eskuz ez.
- Eta gero, pardelak-eta ez zeuden oain bezela. Paketiak-eta ez zian…
- Ez, paketiak ez. Maindiriak jartzen zitzaion orduan maindire bat ta geo mantatxo bat eta haiekin. Haiekin egoten zian. Ta pixa iten bazuten, asko ta asko umiak, zenbait, dena pixa inda ta dena zea ta… oso zikiña zen hua.
- Ya, oain baiño zikiñagua.
- Oso zikiña zen hua.
- Ta ze iten zenuten, zinkintzian kendu…?
- Bai, kendu, ta garbitu ta beste batzuek jarri ta hola.
- Garbitu ta gero berriz erabiltzeko, klaro.
- Bai, bai, bai. Orduan ez zen holako gauza politik. Oain nere illobatxoak dabilzkiten gauzak! jolin!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia