Joxe Mari Zuloaga Etxebeste Pottitto

Errenteria (Gipuzkoa) (1932)

Biografia

Errenteria-Oreretako Goiko kalean jaio zen. Lau anai-arrebatan hirugarrena zen bera. Aita Errenteria-Orereta eta Lezo arteko mugan zegoen Gabiya baserrian jaioa zen eta ama, berriz, Errenterian. Aitak Pasaiako portuan egiten zuen lan gerra etorri zen arte. 36ko gerran Itxarkundia batailoian ibili zen. Santanderren preso hartu eta langile-batailoietan aritu zen; gero, Iruñeko kartzelan egon zen preso. Bitarte horretan, izebaren baserrian bizi izan zen Joxe Mari, eta ama eta anaiak beste etxe batean. Errenteria-Oreretako Goiko kalera bueltatu eta aita itzuli zenean ez zuten lehengo lanean onartu, atzera bota zuten portuan. Gero "Industrias Navarras"en hasi zen lanean, Lezon. Joxe Marik txikitatik oso argi zuen arotza izan nahi zuela. Hiru urtez delineazioa ikasteko aukera izan zuen, arratsaldetako eskolan, lanetik ateratakoan. Gaztetan beste lan batzuetan aritu izan den arren, bere lan garrantzitsuena arotzarena izan da. 1956an ezkondu zen Caceresen jaiotako Agustina Lorenzorekin. Agustinak auzoan bizi izan dira. Hainbat lantegitan ibili ondoren, bere aroztegia sortu zuen Joxe Marik Agustinak auzoan. Altzariak egiteaz gain, egurrezko eskulturak egin izan ditu eta hainbat erakusketatan erakutsi izan ditu bere lanak.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERR-024 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ERR-025 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Errenteriaren itxura lehen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Udareak lapurtzen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Ur-deposituan igerian Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Gerra osteko miseria gogorra Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Aitak gerratik itzulitakoan lana lortzeko izandako arazoak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Gerra hasi zeneko oroitzapenak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Gerra hasi zeneko bizimodua Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Gerrara bi hilabeteko kontua izango zelakoan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Aitaren adorea gerran Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Aitaren gerrako nondik norakoak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Aita gerran preso hartu zutenekoa Bideoaren ikonoa
12 Gerra garaiko zorrak ordaintzen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Aitak gerran ikusitakoak Bideoaren ikonoa
14 Gerran aitak entzundako meza Bideoaren ikonoa
15 Joxe "Beltza" eta sarjentua Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
16 Haizeak lapikora ekarritako oparia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
17 Gerra, uste baino luzeagoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
18 Gerra ostean aitak lana bilatzeko izandako arazoak Bideoaren ikonoa
19 Auzoen arteko borrokak Errenterian Bideoaren ikonoa
20 Bar Txokoko lapurreta Bideoaren ikonoa
21 Auzoko taldeen buruzagiak Bideoaren ikonoa
22 Fletxen eta pelaioen desfileak Errenterian Bideoaren ikonoa
23 CNTko gizon bat Errenterian hil zutenekoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
24 Parapetoekin sortzen zuten artea Bideoaren ikonoa
25 Metrailadoraren zuloak garbitokian Bideoaren ikonoa
26 Gaileten apurren zain Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
27 Kakalarria sartu eta trenbidera joan zirenekoa Bideoaren ikonoa
28 Aierbetarrek gerran jasotako zigorra Bideoaren ikonoa
29 Anaia, ile-apaintzaile ona Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia