Errenteria (Gipuzkoa)

Joxe "Beltza" eta sarjentua

Joxe "Beltza" eta sarjentua <p>Aita gerran zegoela, Joxe "Beltzak" sarjentuarekin izandako istilua kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita gerran zegoela, Joxe "Beltzak" sarjentuarekin izandako istilua kontatzen du.

Transkripzioa

-Beste batian, hori egiñik, sarjentu bat omen zan, oso kaxkarra, baiña oso alua. Txarra! Eta denak ostikoka-ta ibiltzen omen zittun.
-Gaiztua.
-Gaixtua.
-Eta behintzat, hau lanian ai zela, pikotxa ta palakin, etorri omen zan sarjentu hoi ta: “tú, no se qué”, honei, Joxe ‘beltza’i: “dza”! Ostikoz ipurdiyan. Joe, jira omen zen: “mekaguental!” Hitza guziyakin esan omen ziyon. “¡Te voy a matar!”
Eta sarjentua, holaxe, seko gelditu omen zan. Nee atta han bertan, beakin zeon. Joe. Juramentu batzuek bota omen zittun! Eta sarjentua arront eta umildu omen zan. Arront eta umildu. Eta handik aurrea bere launik hobena izandu omen zun kanpaiñan.
-A bai, e?
-Bai. Bere launik hobena. Bueno, launa… sarjentua […]

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia