Errenteria (Gipuzkoa)

Gerrara bi hilabeteko kontua izango zelakoan

Gerrara bi hilabeteko kontua izango zelakoan <p>Gerra garaian, Errenterian geratu zen Joxe Mariren familia. Aita gerrara joan zen, eta haren uniformea gogoan du oraindik. Aita amarengandik agurtu zenean, bi hilabeteko kontua izango zela uste zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra garaian, Errenterian geratu zen Joxe Mariren familia. Aita gerrara joan zen, eta haren uniformea gogoan du oraindik. Aita amarengandik agurtu zenean, bi hilabeteko kontua izango zela uste zuten.

Transkripzioa

-Zuek etzenuten alde eingo herritik… Famili asko jun zian.
-Ez, ez. Gu ez. Gu ez. Ez zen moduik ateratzekorik. Ze diru zuten? Seituan gerra. Ezkondu ta familiya hazitzen ai zien gogorrenian etorri zan gerra. Aita Joan zen gerrara, ta orduan, gelditu giñan gu lotuak.
-Aita jun zan, aita jun zaneko oroitzapenik badaukazu?
-Bai. Bai. Bat badaukat. Nere aita etorri zen etxea… Hoi ez naiz goatzen garbi; ez dakit etorri zen laun batekin o bikin. Eta nere aitak-eta zuten kazadora bat o jertse bat, ta uste dut urdiña zala, eta zun Euskal Herriko eskudo bat, hola. Denak, nazionalista guziyak, hola uste dut ibiltu ziela garai hartan. Beste inork esan dizu hori? Bai… Bueno. Eta nola etorri zien eta nola despeditu zien ama ta bera. Ta alde in zun aitak eta usten zuten nere gusasuak-eta, bi hilabeteko gerra izango zela; bi hilabeteko gauza. Zeatik ya mordoxka holakuak izandu zittuzten. Baiñon hau luzia izandu zen.
-“Mordoxka holakuak izandu zittuzten” esan dezu…
-Bai, bai, osea…
-Aurretik?
-Aurretik, aurretik, aurretik. Ba… holako tokitan muitu diela, o halako tokitan, ta… Deitzen ziyoten beai ta… o holako gauzak behintzat. Nik ez dakit ze izango zen o, baño hoi izandu zela, badakit. Zeatik… Hori zergatik dakit nik? Nere aitak esan zulako konbersaziyon batian.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia