Errenteria (Gipuzkoa)

Gerra hasi zeneko bizimodua

Gerra hasi zeneko bizimodua <p>Gerran, etxeko leihoetan koltxoiak jarri zituzten babesteko eta etxeko eskaileretan egiten zuten bizimodua bizilagun guztiek. Bizilagunen artean batasun handia zegoen. Amaren laguna beraien pareko eraikinean bizi zen eta balkoitik hitz egiten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-024-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerran, etxeko leihoetan koltxoiak jarri zituzten babesteko eta etxeko eskaileretan egiten zuten bizimodua bizilagun guztiek. Bizilagunen artean batasun handia zegoen. Amaren laguna beraien pareko eraikinean bizi zen eta balkoitik hitz egiten zuten.

Transkripzioa

-Gero, guk jarri genitun, leihotan, agindu ziyoten gure gurasuai-ta jartzeko, koltxoiak. Eta koltxoiak jarri genitun, eta ez dakit zenbat eunetan egondu giñan, baiñon, eskailleretan. Ta eskailletan janariyak-eta jaten genitun. Emakumiak, ba, sukaldian prestatzen zittuten eta geo, eskailletan jan. Ta han egun batian jan genittun patatak; patata egosiyak. Ta ez naiz goatzen, o goatzen naiz, ze goxuak zian! Ze onak zauden! Gosia izango genun, orduan ya.
-Ta, han eskailletan, bizilagunak alkartuko ziñaten…
-Denak, bai, bai. Bizilagun gauza ez zen uaingu hau. Uaingu hau, batak bestiai buru gaiñetik beitu, iya agurrik eztia elkarri iten, ez dute izautzen laugarrena bigarrenguak… […]. Orduan denak, itxe guzitan gañea iya berdin zen, e! Iya, iya masa bat zen goiko kalia.
-Atiak irikiyak eukitzen zian? Etxeko atiak.
-Bueno, guk sarraila txarra bat bagenun. Hari’re eman behar zitzaion, zeatikan beiñe ez zenakizun zein etorriko zan o…
-Baiña elkarlaguntza gehio, esaten dezu…
-Jesus! Jesus! Ni goiko bizilagunana gehiena joaten nitzan.
-Eta zerbaitte falta zanian edo…
-A, bai, bai, bai… Beti hantxe ibiltzen zian, denak, e! Gure etxian denak ibiltzen zian ta geo, nere amak, launa zun beste etxeko bizilaunak. Eta topo aldea jotzen zun aldetik, ba, topo aldea jotzen zun aldetik, balkoiak genitun. Eta bi andriak, hartu makil bat, o eskoba, eta balkoian jotzen zun zerbait behar zunian: kan-kan-kan-kan-kan… Ta bestiak: “Zer? Zer? Ze nahi zu?” ta “zuk ba al dezu…” betikua, o patata batzuek, o koipia, o binagria, o… Beti! Hoi korrientia ibiltzen zan. Etxian ez zauden osatuak uain bezela, ezta, ezta... Bueno.
-Beti zerbatte falta ez?
-Bai. Beti ahaztu ta…
-Hoi da.
-Bai.
-Eta gero ordaiña ematen ziyon eta beti, relaziyuak hobio ezin zien izan.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia