Mutiko bat berarekin enamoratu eskolan
Hizlaria(k):
Agirregomezkorta Isasi-Isasmendi, Agus
Plazako eskolara joan zen. Neskak eta mutilak aparte zebiltzan, baina mutil bat berarekin enamoratu segika ibiltzen zitzaion. Umeen kontuak.
- Proiektua: Ermuko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Esti Gonzalez
- Data: 2008(e)ko apirilaren 25a
- Iraupena: 0:00:44
- Erref: ERM-040/002
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Esti Gonzalez
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea
Transkripzioa
-Eskolara nora joan ziñan?
-Ermukora.
-Nun euan?
-Plazan. Bueno, oin frontoia ta horrek; hantxe zan.
-Neskak eta mutilak...
-Bai, neskak eta mutillak aparte, baiña nik akordatzen jata parejatxo bat banekan, mutil bat, bera enamorauta euan eta ni lotsatu eitten nitzan eta martxak eta [...]. Holan.
-Umetan ia enamoramentuek.
-Bueno... Enamoramentuak ezebez, lotsatu. Nik burla ein eta haretxi mutillai, bera mutilla lotsatu ta ni lotsatu ta martxa eitten ta juntau ta, bueno. Umien kontuak......
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!