Andoain (Gipuzkoa)

Eskola gutxi, baina doktrinak garrantzi handia

Eskola gutxi, baina doktrinak garrantzi handia <p>Eskolara gutxi joan ziren, etxean lagundu egin behar izaten baitzuten. Andoaingo eskolan ibili ziren, Asintxionean; gaztelaniaz ikasten zuten. Doktrina zen garrantzitsuena lehen. Aitari irakurtzea gustatzen zitzaion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolara gutxi joan ziren, etxean lagundu egin behar izaten baitzuten. Andoaingo eskolan ibili ziren, Asintxionean; gaztelaniaz ikasten zuten. Doktrina zen garrantzitsuena lehen. Aitari irakurtzea gustatzen zitzaion.

Transkripzioa

- Eta hasierako eskolaa gu basarritikan eskolaa bialdu giñuen, baiño ez denboa luzian. Senarrak esan dun bezela, beti izaten zan: “Ga(u)r ez dakazue juteik eskolaa, e! Ganaun aurretik ibiltzeko´re batebat biharko diñat eta…” aitta zanak. Eta, bueno. Aurrena geatzeko hola zea pixkat, baiño, jo, bi egun-eo etxian pasa ta geo jun bihar gendunian… ez nitzan eskolatsua ni´re. Buuu! Geo kriston pena ematen zian berriz jun biharra, baiño, bueno, juten giñan behintzat.
- Nun ibili ziñen eskolan?
- Ba, hemen, Andoaiñen bertan. Andoaiñen bertan. Bi tokitan ibili nitzan. Bat kastellana zan maestra ta bestia euskalduna. Asintxionia izena zun, Asintxionia. Hor ibili giñan gu.
- Ta ze moduzko eskola zen Asentxionea?
- Bueno, nahiko ondo. Gustoa ibiltzen giñan gu behintzat. Bai. Horrek… beandu ezkondu zan, ta maisuba kastellanua zun, baiño bea maestra behintzat lehendikan ezauna genduna guk eta… Bai, beti… gue etxeko umiak horrea pasiak izango zian gehienak. Bai.
- Hori zen erderaz? Edo euskeraz?
- Guk erderaz uste det liburuk eta… Guk euskaraik… apenas, e! Dotriña ez dakit. Ordun dotriña zan printzipala. Jesus Maria! Ordun ez zeon matematikaik eta. Etxea jutian´e ez zuen galdetzen matematikaik eta. “Ba al zakizuen dotriñako leziyua?” galdera hoi beti. Hoi izaten zan... buu! Dotriña ondo ikasi ezkeo…! Aitta´re zalia zan ta eliza-liburu asko zittun ta… Ez zittun astian denboa asko pasatzen aittak, baiño jai atsaldia gustatzen zitzaion liburu onak, gaiñea, bazittun harek, bai, ta haik letzen ta hola. Ama, en kanbio, ez. Amak ez zun hola letzeko-ta… Baiño aitta zalia zan, bai.
- Ikasketaik bazun aittak?
- Ke ba! Ke ba!
- Irakurtzen ta behintzat…
- Bai. Ta bere firma´re botatzen zun. Ta amak ez, e! Amak ez zun firmaik´e.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia