Andoain (Gipuzkoa)

Jaunartzeko bazkaria

Jaunartzeko bazkaria <p>Doktrina elizan ikasten zuten. Jaunartze bakarra egin zuen Mertxek. Jaunartzeko bazkarian dena jatera behartu zuten eta desatsegina egin zitzaion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-006-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Doktrina elizan ikasten zuten. Jaunartze bakarra egin zuen Mertxek. Jaunartzeko bazkarian dena jatera behartu zuten eta desatsegina egin zitzaion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Dotriña esaten da oso-oso inportantea zala ordun.
- Jesus!
- Zuk zeorrek esan dezu.
- Jesus! Bueno…
- Elizan ikasten zen? Eskolan? Etxian? Non ikasten zen dotriña?
- Ba, leziyuak etxeako ematen zixkiguen, ta gero, komuniyo garaia etortzen zanian, bastante lehenaotikan hasten giñan leziyuak. Egunak izentatuk izaten zien juteko ta… leziyuak ematea elizan ordun. Oan bezela uste al dezu komuniyok? Ezta pentsatu´re! Bueno! Hobeto preparatzen zan leheno, e! Hobeto ez dakit, hala aitzen zien behintzet.
- Eta komuniyua bakarra ez igual.
- Nik bakarra in nun.
- Bai?
- Bai, bakarra in nun, bai. Ta gustoa asko! Jo! Nere ahizpa… zerbitzen egoten zian tokian konbidatu niñuen bazkaltzeko. Jesus! Han nik egundaiño ikusi ez nittun klasiak [atea] zittuen. Baiño zan nausiya oso zorrotza, ta ni beida, bildurraz hasteko, nundik heltzen zitzaien´e jakin ez ta: “gaur ez badittuzu hoik danak jaten gehio ez zea honea sartuko, e! Denak jan bihar dia!”. Jo… Alde batea penatuta ta guzi egon nitzan, “nahio nin etxian jan banun!”. Onez esaten zittun hoik, e! Onez. Hobeto ikusteatikan, baiño… Guk ez genduken, esan deuna, betiko menu klasia itten gendun guk etxian ta haik ez nittun nik ezautzen.
- Hortaz, espeziala zen, menu espeziala?
- Bai. Bai. Etxe ona zan, ta! Fabrika guziyan jabe ziana zan ta… Haik, badakizu, gue etxetatikan diferentia zeon hua. Baiño… Hola.
- Ahizpa zaharrena zenun han lanian?
- Zaharrena… Zaharrena´re han pasia. Zaharrena ibili zan nausi horrek beakin zaldiya ta karruakin herrin ogiya partitzen ibili zan. Ta geroz, bai moja, ta bai beste… hiru ahizpa bestiak han pasiak izango zian zerbitzen etxe hortan bertan. Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia