Arrasate (Gipuzkoa)

Neguan musika eta dantza merkatu plazan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-188-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Severo Altube plazan, merkatu plaza zegoen. Neguan han egiten zen dantzaldia. "Berduri dantz".

Transkripzioa

-Eta gero, oiñ Sebero Altube dauen lekuan euen berdura-plazia, eta neguen han ipintten zan dantzia. Berdura-zestuek eta danak ipintten zien eskiña baten, eta han euzen aulkixek eta hori danak, eta joten auen Bitoriak, Bitoriak joten auen horrek tanborrok egoten dienak, baterixia. Hiru ero lau. Eusebio Gomez zan beste..., eztakit tronpetie edo zer joten auen. Ha bai, ha zan..., baile zerraua zan ha! Baile zerraue. Eta gero ba izena be ipiñi biher jakon baile zerrauei. Eta bakitzu zer izen ipinitta euken? El Verdury. Verdury Dance (Dantz) zan. Eta al Verdury faten gitzen neguen, berdura-plazara dantzan. Behien egoten zan arrain-usaiñe ta; goixen berdurie egoten zan, han be zeozen usaiñe egongo zan, baiña bueno. Abrigo eta guzti hantxe dantzan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia