Ermua kaleko leku-izenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-002-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Trakenekua", "Zerukua", "Antonatxanekua"... kale-baserri asko zegoen Ermuan. Kale izenak: Izelaieta, Erdiko Kalia...
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Esti Gonzalez - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2003(e)ko urriaren 22a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: ERM-002/013
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Eta hasi zara kontatzen kaliak-eta zelakuak ziran eta... Ermua zelakua zan? Zenbat kale zekazen? Hain haundixa ez zan izango.
- Ez, hauxe, bueno, trena beti egon da, hori estaziñua, trenbidia, ta hori gu bizi garan hori barrixuori.
- Irulitxa edo, ezta?
- E?
- Irulitxa.
- Bai. Ta gero basarrixak euazen mordua hamen, basarrixak: Trakenekua, Zerukua ta Antonatxanekua ta herri erdixan basarrixak euazen.
- Bai, hogeita hamairu bat edo.
- Eta kaliak zeintzuk ziran? Hamen hiru kale...?
- Bai, kaliak horretxek zian: hauxe, estaziñotik urten eta hau gure kaliau, hori Erdiko kalia esaten jako, beste kaliau. Lehengo etxe zaharrak horretxek, gero kanpuetan in zittuen Santana eta Saninazio eta… etxiak, bai…
- Eta izena zelan zeken kaliak, oingo izen bardiña, edo...?
- Ez, ez, gure kalia Izelaieta zan lehen be eta oin be atzera ipini dotse. "General Mola" ipini eben gero, baiña atzera be Izelaieta da gure kalia. Atzera lehengo izenak ipinitta dauz kalieri. Bai.
- Bai, Erdiko kalie hemen, ezta? Erdiko kalie. Eta Goienkalie, Goiko kalie.
- Bai, Goiko kalia, plazia, frontoi ostia, zuek bizi zaran parajian... Bueno, ba, holatxen.
Egilea(k): Markel Zubiria (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!