Amona Marzelen inguruko kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERE-005-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jesusa izeneko lagun baten etxean asko egoten zen. Hango etxeko amona Marzel nolakoa zen azaltzen du: emakume handia eta zabala eta "atentzioa deitzeko moduko guapa". Lan asko egiten zuen. Romero izeneko astoarekin urrutiko sailetara joan behar izaten zuten. Astoari belarriak estaltzen zizkioten kotxeekin ez beldurtzeko.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ariane Ensunza - Urtzi Reguero
- Data: 2008(e)ko abuztuaren 02a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: ERE-005/022
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
- Ba hantxe, Tia Jesusa be eliza ondotik etorritxe bueno, bueno, bueno, gurin etzeko Bonineko umie neu be bai gero orduen e! Neu be Boniñen etzeko ixen na ni. Baia eurek bebai geurin e! Tia Jesusa egoten zan, pentsau be ez zaban eitxen ez gora jun biher ebanik eta holakorik, ta beste ume batzuk baia Jesusa hantxe urte guztien. Neu be bai. Marzel ona zan e! Amuma.
- Ezetu zendun zuk amuma Marzel?
- Ai, ezetu ez! Bai ondo!
- Bai, e?
- Ondo! Amuma Marzel ez neban ezetuko, ba! Jesusa ia, Jesusa ta bixok edade batekuk gara ta Jesusak...urtik eukiko genduzen guk. Hamar urte bai. Ha hil zanien euko genduzen guk.
- Hamargarren umie eikeran hil zan ha.
- Bai. Bai. Bai. Gixajie. Andra ona.
- Zelaku zan? Handixe, txikixe, lodixe...?
- Ez. Ixen zan atentziñoa deitxuteko guapie. Atentziñoa deitxuteko guapie. Haren moduko umerik! Zeuk dekozu antza zuk harena.
- Eskerrik asko Maria Luisa!
- Amaia, ez pentseu broman nauenik e!
- Amuma Marzelen antza, nik? Bai?
- Bai. Zan guapie. Guapie atentziñue deitxuteko.
- Eskerrik asko Maria Luisa. Zuk begi horrexekaz beitxu niri.
- Atentziñue, atentziñue deitxuteko guapie ixen zan.
- Ta haundixe, andra haundixe-edo.
- Bai, ta zabala.
- Ta zabala.
- Biher asko. Krixedie eukitxen eban. Baia baserrixe eukitxen eban ta zaldixe...astue! Romero. Ta automobillek-eta, ordun automobillik ez zeuen baia banaka, ikeratu ez deixen, horko Ereñoko hariztixe badakizu zein den?
- Bai.
- Han, han dana solue eta bedarra, ha baserrixe. Terreno asko dekozue zuek han. Bonineko terrenuek asko dauz hor. Eta automobillek-eta asustau ez deixen, kartuliñez belarrixek eindde ha astue, Romero. Holan belarrixek tapeute ipiñitxe. Eta hantxe harexen ganien ta gorantzin ta beherantzin hutsik-eta. […] Mañesi Zenikoaz.
Egilea(k): Ariane Ensunza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!