Ereño (Bizkaia)

Etxea erre zeneko kontuak

Etxea erre zeneko kontuak <p>Bera gaztea zela etxea erre zitzaien. Bera umeak zaintzera joaten zen eskolatik irtendakoan baserri batera. Han zegoela su-kanpaiak entzun zituen. Kanpaiak seinaleak izaten ziren. Beraiek bazekiten kanpai bakoitza bereizten. Hil-kanpaiak desberdinak izaten ziren hildakoa emakumea edo gizona izan. Arratsalde baten erre zen etxea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERE-005-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bera gaztea zela etxea erre zitzaien. Bera umeak zaintzera joaten zen eskolatik irtendakoan baserri batera. Han zegoela su-kanpaiak entzun zituen. Kanpaiak seinaleak izaten ziren. Beraiek bazekiten kanpai bakoitza bereizten. Hil-kanpaiak desberdinak izaten ziren hildakoa emakumea edo gizona izan. Arratsalde baten erre zen etxea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Han salo handixe egon zan. Etxie erre ein zen.
- Etxie noiz erre zan, ba? Holanik zeuek umiek izen ziñienien-edo?
- Bai. Bai. Umiek baño...bai, gaztiek, gaztiek giñen hondiño. Danok giñen gaztiek. Eta ni Aldekosire juten nintzen eskolatik urtetan nabanin ba umiri...umik jaboten. Eta orduen be han egon nintzen umiekaz olgetan. Badakit nun egon nintzen be. Eta...kanpaiek. Klaro, etxe errin kanpaiek. Eta ni kanpaiek-eta...
- Zelan distingiduten zan etxe erriena dala edo hillena dala edo zein kanpai klase dan? Ze ixeten zien, diferentiek-edo?
- Kanpaie ixeten zan etxe errinak zenallie, zenalliek ixeten zien.
- Ta zelan joten eben ba?
- Ez dakit nik ba drin-drau dra, zenalliek eitxen. Igerten zan behintzet.
- Zuek jakin ein zenduen zertarako zan kanpai bakotxa.
- Bai, bai, bai, bai. Jakin gendun.
- Ta noiz joten ban kanpaiek?
- (Semie) Eta ganera, persona bat hiltten zanien tokadak. Baia diferentiek ixeten zien gixonezkue edo andrazkue zanien.
- Bai. Ta gixonari kanpa bi azkanien droun-droun. Baia andriri bat. (…) Eta Aldekosiko umik be Aldekosin ziento bat ume zan ta, Aldekosiko ume pillue: Elvira, Julio, Asi tte Gloria, Jesusa ta bueno! Eta ni ixeten nitzen haren jefie. Elixaldera jutiri itxi netzon Kasimerari umik jabotiarren.
- Ta ba banau...ordun be kosiñan ekin gentzon, leiña, eta bagauz eta hasi zen kanpaie, eta ene! Su-kanpaie dala ta su-kanpaie dala ta ez dakit zer, ta enseida zabaldu zen Boninen dauela su Kasimera garraxike hasi zen, itxi ume guztixek neuri, ion elixaldera. Gero, Aldekosin, Juana-ta, beste kuadrilla...Seferino-ta euzen ta harek be danak igo ben ta Aldekosi guztixen neu umikin gelditxu nitzen. Eta Juliok-edo eskapau ein dosten ikusten su-edo, eskapau, Julio ixen zala pentsauten dot eskapo dostena. Ta arratsalde baten erre zen. Umik ibilli zien olgetan ez dakit zer ta papela biztu ebela ta halanik hartu ebala su. Ez dakitx. Ni Aldekosin egon nitzen behintzet. Etze aurri erre zanien. Ta pentsau be ez gendun eitxen alkarreaz.

Egilea(k): Ariane Ensunza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia