Ereño (Bizkaia)

"Etxetxoka" nola jolasten zuten

"Etxetxoka" nola jolasten zuten <p>"Etxetxoka" ere jolasten zuten: plater zatiak eta piper pote zaharrak bildu eta haiekin eta lurrean aurkitutako belar eta gauzekin jolasten zuten. Txilarrarekin arroza egiten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERE-005-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Etxetxoka" ere jolasten zuten: plater zatiak eta piper pote zaharrak bildu eta haiekin eta lurrean aurkitutako belar eta gauzekin jolasten zuten. Txilarrarekin arroza egiten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero holan, etzetxuke be bai, katxarro zaharrak ta hartute ta horrek bedarrak, uztai-bedarrak horri zabala eukitxen dabe eta harek txuletak ixeten zien. Ta piper potutan ipiñi ure ta lurre hartunde morokille ein ta...gogun dekozuz horrek?
- Guk ein doguz. Zuek eitxen zenduela ez dot jakin baina guk ein doguz holakuek be.
- Bai, beti. Enei! Gure etxiek solue goiko partien deko Bengetzek, oin landa dau eta deko goiko (...) deko kurba bat, bidi doie baia ha bidie...kurba bat deko, ezta? Ta han kurban etxie eukitxen gendun guk, platerak atrapaten genduzen, ha plater bat apurtzen bazan ta tabernan nahiko apurtzen zan eta plater zatixek batun ta haraxe ekarten zitxun Jesusak ta hantxe etzie eindde eukitxen gendun platerak eta danak ipiñitxe, piper potiek, batien morokille, bestien saldie ta geure geuzak eta bueno! Mañesi Zianeko, andra edadekue, gixajie andra ona, ene! Zemat gauza parkatzen dosten niri harek ta “Zuk kosiñerie ixen biher dozu, ba! Derrigorrien! Bai umie, zuk kosiñerie ixen biher dozu ze jateko guztixe dekozu ipiñitxe ta!”. Ta bedarrak, hau txuletie, hori ez dait zelakue, hori ez dakit zer eta etzebizitzie hantxe ipiñitxe.
- Ta hori, iñerra eta zer ixeten zan? Iñerraren garaunek eta zer ixeten zien? Arroza ez zenduen eitxen?
- Bai.
- Iñerragaz.
- Bai, iñerraz bai.

Egilea(k): Ariane Ensunza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia