Arrasate (Gipuzkoa)

Prakarik ez!

Prakarik ez! Errepidea egitea aurrerapen garrantzitsua izan zen. Ordura arte lanera oinez eta bizikletaz joaten ziren. Eta orduan emakumeek ezin zuten prakarik jantzi! Arantzak 17 urte zituela arazoak izan zituen behin meza entzuteko, prakak jantzita zihoalako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-042-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errepidea egitea aurrerapen garrantzitsua izan zen. Ordura arte lanera oinez eta bizikletaz joaten ziren. Eta orduan emakumeek ezin zuten prakarik jantzi! Arantzak 17 urte zituela arazoak izan zituen behin meza entzuteko, prakak jantzita zihoalako.

Transkripzioa

- (Arantxa): kamiñua beste bat. Nik egitten nauen, Amaten ni hamasei urteaz lanien hasi eta ibilli nitzan hamar urte, ezkondu arte. Gero ezkondutakuan ya etxera e? Orduen emekumiak ezin leikien jarraittu lanien. Eta hemendik Santa Agedara oiñez, eta Santa Agedatik Arrasatera bizikletan, relebuan. Ordu bixak arte in eta atzera hona oiñez.
- Eta zer zeukatzun, itxabolan bat-edo bizikletia izteko?
- (Arantxa): bai, hor abare etxien auen holako oillategi bat eta hantxe izten gittuen bizikletak. Eta abarkak. Hemendik Santa Agedara busti-busti itten nitzan.
- Eta aterri baeuen Santa Agedatik hara sikatu, ezta?
- (Arantxa): klaro, askotan. Kanbixaiteko be lau pare fraka. Frakak ez, orduen frakak etorri zirenien, bueno!
- (Asun): frakak etorri zirenien nik makiña bat aldiz esan donat, hori inbentau auenak homenaje bat.
- (Arantxa): oin relebuen lanien juten diren andrak…
- Frakak andrantzako.
- (Arantxa): bai.
- Lehen andrak ezingo zauen frakarik jantzi.
- (Arantxa): ez, ez. Ni akordetan naz, orduen banaukan nik hamazazpi bat urte-edo, Etxanen, gaupasa bat in biher gauela, kuadrillia giñen, neskatillak. Eta afaldu gauen urdaiazpikua tomatiaz, eta paraguaiuak eta kafie. Eta gero erateko orduan, nik ez dakit ze eraten zan, “cuarenta y tres”-edo, eta ez zakurik, ez mantarik eta ezer, etxabola baten hotzak akabetan. Hartu dogu kafe mordo bat, errebentau ez gauenien Nescafe pote bat hartu gauen, lau basotan-o. Hurrengo egunien jaiki eta mantzeliñia, besterik ez auen jateko, eta han baten batek arrautza batzuk eta patata batzuk, tortilla de patata. Mezetara faten gara frakakin eta abariak esan zoskun handik kentzeko, frakakin ezin lekiela emakumiak elizan egon ta.
- Zenbat urte zeukatzun zuk orduen?
- (Arantxa): hamasei bat, hamazazpi bat urte? Abare zahar batek elizan atenziñua deitu zoskun.
- Ez da hori aspaldiko kontua.
- (Arantxa): ez, ez.
- Ba ni jaixo nintzanian zuk horixe eukiko zeben gutxi gorabehera.
- (Arantxa): bai. Atenziñua deittu oskun frakakin jun gizelako. (…)
- Zeozer esan biher…
- (Arantxa): atentziñua deittu zoskun hala ezin lekiela elizan egon.
- Urten in bihar izan zeuen?
- (Arantxa): guk barre. Ordureko ha Etxanen, ha abare zaharra zan eta Etxanen bizi zan, baiña gu Mondrauen bueltaka bagebitzen eta pixka bat, ez dakit ba, espabillauak ez dakit izango giñan baiña behintzet zerbait gehixau ikusitta-edo.
- Bai, ez ziñein baserri zulokuak.
- (Arantxa): ez.
- Kalia eta ezagututa ya.
- (Arantxa): kalien lanien gebitzen, eta lanien dabillena ba aber!
- Bai, eta ikusiko zenduen beste batzuk be frakakin ibiltzen zirena.
- (Arantxa): bueno, ba gu bakarrik ez giñan izango.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia