Umetako jolasak: "txiauke", "errepisoka", tortolosekin...
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERE-005-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jolas-orduan "txiauke" jolasten zuten elizpean eta baita "errepisoka" ere. Jolas hau nola izaten zen azaltzen du. Tortolosekin ere jolasten zuten; lau alde izaten zituen: lepotara, zulotara, belarritara eta burutara. Beste jolas batzuk.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ariane Ensunza - Urtzi Reguero
- Data: 2008(e)ko abuztuaren 02a
- Iraupena: 0:02:30
- Erref: ERE-005/010
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Olgeu. Olgeu zetara olgeuten zenduen? Eskola denporan hori esan dozu baia beste joko batzuk-edo eitxen zenduezen herrixen ala eskolatik segidun etxera ala zelan?
- Bai, elixapien txiauke be bai geuk. Elixapien pizarrak esaten jakon ta elixapien be bai. Zuk bakixu pizarreka?
- Bai. Errepisoka esaten gendun guk.
- Bai, errepisoka. Ba hori, zaharrak oker esan dot nik. Errepisoka be bai.
- Ta zelan zan errepisoka?
- Errepisoka? Teilla zati bat-edo ipiñi elixapeko zeritan ta ipiñi ta gero hankiaz erun ha.
- Teilla gañien zeu?
- Bai bai. Hanka bateaz jo ta eruen....Baia errepisoka eitxen zien markak.
- Eskillaratan eitxen gendun guk errepisoka.
- E, nun?
- Eskillaratan. Elixpeko eskillaratan.
- Elixpe barruen guk.
- Elixpe barruen.
- Barruen, barruen. Hasten giñen, markak ein eta gero eskillara baten holako kuadro bat ein holan, holan, ta hankiaz haraxe sartun biher zenduen pizarrie. Alboko erreixak ikuturik be ein barik. Bai eta holan eitxen genduen.
- Txiauka edo hori, zer da?
- Txiauke.
- Harrapetan.
- Txiauke be bai.
- Bai, hori lehen esan dozu.
- Ta gero...zelan zan? Ahaztu jatez niri-te.
- Bueno baia, aber baten bat akordeten jatzun. Tabakin-eta olgetan zenduen?
- Tabakin bai. Tabak hor dekotez. Ikusi dozuez iñoiz tabak?
- Nik bai, txikitxen ikusi dotez baia ez naz akordetan.
- Ba erakutsiko dotsutez ba. Hortxe dekotez.
- Izenak eukitxen biezen aldiek?
- Bai. Ixenak ipintxen dire: lepotara, zulotara, belarritxera, burutera...ipintxen dire. Bueno, ba zer gehixau esateko egon naz...A! Ta gero olgetan genduen ba...miñen puntan dekot gero e! Ai Amaia oin kanbixau jat dana.
- Zu trankil Maria Luisa. Urtengo dau ta bestela ba...haxe.
- “Ando, Anton matarilerilerile. Ando, Anton matarile rilerileron.” Eta benga. Eta “¿Qué [ofrece] tiene usted?”
Egilea(k): Ariane Ensunza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!