Donostia (Gipuzkoa)

Umetako jolasak, bainuak eta arrantza

Umetako jolasak, bainuak eta arrantza <p>Umetako jolasak, auzoko umeekin. Gordeketan, pilotan... zuhaitzetan igo. Neska-mutilak elkarrekin aritzen ziren. Futbolean errepidean ibiltzen ziren, orduan kotxe gutxi zebilen. Gorga errekan bainatzen ziren, putzu zuloetan. Aingirak tenedoreekin harrapatzen zituzten. A&ntilde;orga.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-086-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako jolasak, auzoko umeekin. Gordeketan, pilotan... zuhaitzetan igo. Neska-mutilak elkarrekin aritzen ziren. Futbolean errepidean ibiltzen ziren, orduan kotxe gutxi zebilen. Gorga errekan bainatzen ziren, putzu zuloetan. Aingirak tenedoreekin harrapatzen zituzten. Añorga.

Transkripzioa

- Ba gu... jolasak izaten zian auzoko gure adiñeko mutil koskor eta neska koskorrakin. Eta bueno, asko ez zeon /etzeon/ e! Saltuan eta gordeketan eta pareten bat hola ta pelota ta harrapatuz geo pelota pixkat ere bai ta... Gaiñeakuan, ez zeon /etzeon/ ezer hemen inguruan! Ez, gaurko umientzako parkiak eta ez zian /etzian/ izaten garai hartan e! Mendia jun ta ez dakit ba nik, zuhaitzetan gora iyo ta jaitsi ta holakoxe denbora pasa nunbaite, denbora pasa.
- Ta txorro-morro?
- Bai. Hori're bai, baiño behin edade bat ezkeo neskak ez zuen /etzuen/ nahi izaten. Izutu iten zian edo ez dakit ze pasatzen zan.
- Eta neska-mutillek elkarrekin ibiltzen ziñeten ala?
- Bai, bai. Bai, bai.
- Egongo ziran jolas batzuk mutillenak bakarrik ziranak?
- Bueno pelota eta fubol... Bueno fubolian ibiltzen giñan "Nacional-1" deitzen geniyon karretera hori zanian. Hor fubolian ibiltzen giñan igande askotan. Eta bi kurba tarten zeunden zeuden... baten kurba batetik bestea ez dakit eongo zian berrehun metro edo eongo zian... Eta biyan tartian, ba, ohartzen giñanian kotxia bazetorrela ordun gaiñea oso kotxe gutxi ibiltzen zialakon, gaurko eguneko burrundaik ez zeolakon /etzeolakon/ eta ohartzen giñan bazetorrela kotxen bat eta kurban azaltzeako ya jokoa gelditzen zan eta jarraittu itten genun gero.
- Joe, oingo berdin-berdin e?
- Bai, bai igual-igual. Berdin. Oso... oso igual-iguala.
- Eta errekan eta baiñatzen ziñaten?
- Bai, bai. Hemen Gorga izeneko erreka hori, ba, ordun oaindikan nahiko garbiya etortzen zan. Eta bueno, ura udaran nahiko urritzen, baiño bestela, bai, ondo. Hemen putzu zulok bezela zauden. Batzutan, oso ur azala juten zan, baiño beste tokitan putzu zuloak. Angirak egoten zian. Eta bueno, pues hor ibiltzen giñan angira harrapatzen'e bai ta!
- Eta nola?
- Ba, batzuk tenedorekin... osea ikusten... Osea angira eskukin harrapatzea oso zailla da! Eta bueno, pues nabarmentzen zenunian lokatzetan edo han zeola tenedoria sartu. Eta hue zan...
- Zulo baten harrapatu ta...
- Bai, gehienian lokatzetan bere burua estaltzen zuen ez da? Baiño ikusten bazenun han estali, gorde zala, ba, tenedoriak aprobetxatzen zenun harrapatzeko.
- Eta beste sistemarik bai arrantzarako ala?
- Ez. Gu geok holaxe asmatutako zea. Batematek... norbaittek esan zun tenedorekin harrapatzen ziala, eta harekin sayatzen giñan. Ta bueno, pues bat edo bi harrapatzen bagiñitun, ba, bale!
- Ta beste arrairik bazeon?
- Ez, ez.
- Ta karramarrorik edo?
- Nik ez nituen /enituen/ ezagutu. Agian egongo zian, baiño ez nitun /enitun/ ezagutu. Ez hemen inguruan. Agian, gorago edo baliteke. Baiño karramarruak ere gaiñera berez oso ur garbiko animalia izan behar du, ta... Nik goatzen naizen garayeako ya Añorgan etxe asko iñak zeuden, eta, badakizu, etxe guzti hoitako komunetako ziñak azkenian horrea etorriko zian. Pentsatzen det /pentsatzet/. Oain ohartzen naiz; orduan, ez.
- Karo.
- Jakiña.
- Ta karo, zenbat eta jende kopuru gehiyo, ba, ordun ta zea gehiyo zetorren, zikiña gehiyo etorriko zan eta... Izango zian karramarrok. Seguru baziala, baiño ez nituen ezagutu nik.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia