Otxandio (Bizkaia)

Mutil eta nesken arteko harremana. Bizikletak

Mutil eta nesken arteko harremana. Bizikletak <p>Mutilak pilotan jolasten ziren eta neskak sokan. Elkarrekin ezta pentsatu ere. Dantzan [jantzan] oratuta egitea debekatuta zuten. &ldquo;Laukuen&rdquo; jolasten ziren txakur handiekin (hamar pezeta zentimoko txanpona). Sondikako senide batzuek erregalatu zioten lehen bizikleta, baina kaminorik ez zegoen ibiltzeko. Geroago helduentzako tabako bila joaten zen kalera bizikletaz, &ldquo;biajea&rdquo; txakur handi bat kobratuz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OTX-021-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutilak pilotan jolasten ziren eta neskak sokan. Elkarrekin ezta pentsatu ere. Dantzan [jantzan] oratuta egitea debekatuta zuten. “Laukuen” jolasten ziren txakur handiekin (hamar pezeta zentimoko txanpona). Sondikako senide batzuek erregalatu zioten lehen bizikleta, baina kaminorik ez zegoen ibiltzeko. Geroago helduentzako tabako bila joaten zen kalera bizikletaz, “biajea” txakur handi bat kobratuz.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta lehen esan dogu olgetan pelotan ibiltzen zinela mutilek.
-Bai. Mutillek mutillekin.
-Eta neskekin?
-Neskak jolasten eben ostien, sokan edo, sokiaz, bik eragin eta bestiek salto, saltoka.
-Eta zuek neskakin ez? Zuek eta neskak batera?
-Ez, ez, ez. Ya-ya... Hemen Otxandixon be ez, eta iñun be ez aben ixten jantzan agarrauan itten be, sueltuen bakarrik. Ebatute agarraurik? Ya-ya! "Prohibido terminantemente".
-Bai?
-Bai, bai, bai. Hori jakingo dau horrek hori, honen sasoien be.
Laguntzailea: -Gure denporan be aparte. Mutillek normalien pelotalekuen ta, honek esan dauena, neskak sokan edo.
-Ta horregaz be jokatzen [gazen], klaro, laukuen, laukuen; txakurraundixekin laukuen. Holako kuadro batzuk itten zien, zerak, eta han bastante lau edo bost pausotatik txakurraundixakin hara laukuen olgetan.
-Eta bizikletan-eta ibiltzen ziñien?
-Bizikletan, erregalau ostien, kamiñoik be ez zan egon hondiño eta ekarri ostien, erregalau ostien, Sondikan daukauz pariente batzuk ta Frantzian erosi ebala eta ez dxakola gustetan berai eta ekarri ostien neuri hartute. Orduen kamiñoik ez auen eta hara [...] barrerako zereaiño kotxiaz hareaiño etorri ta handi errotatik oiñez, bizikletia ekarri ostien neuri. Gero kamiñue ein zebenien, egundo lelengo bizikletie neuk euki [neuen?] han; mutikue. Etortzen nitzen sarri, ba fumadoriek, aitte be bai ta, Gaberdi ta: "[...!], ekarrik tabakorrie ta..." Biajie txakurraundixe. Aiba, txakurraundixe!
-Bizikletie askok ez eben eukiko.
-Bizikletia ez, honbre!
Laguntzailea:-Kontauek, honen denboran kontauek. Geruau be bai.
Bizikletak? Keba! Niri erregalau in ostielako, ostien dirue zerien euen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia