Erandio (Bizkaia)

Aita tratante

Aita tratante Ferietara joaten zen aita tratulari. Arespalditzara eta Zorrotzara, besteak beste. Zorrotzan domekero egiten zen feria. Ganadua erosi eta saldu egiten zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERA-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ferietara joaten zen aita tratulari. Arespalditzara eta Zorrotzara, besteak beste. Zorrotzan domekero egiten zen feria. Ganadua erosi eta saldu egiten zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta orduan trante lanak eta non eitten ebazen aittek batez be? Nun? Aitte tratantie bazan, nun egoten zan edo nundik nora edo zelan eitten eban?
-Bai, joaten zan a Respaldiza, nik ez dakit non daon, baie hortariko, oin eiten diren feri duztiik, joaten zan. Nik ez dakit zelan, memorin dekoten... ba... zelan? aitu, ointxe akordaten naz, ez naz akordaten. Ba igual, Zorrozan iten zan feri duztii; oin ez, ezta? baie Zorrozan izen zan, hemeko aldien danan feri izeten zan eta hara joaten zan domeka duztitan. Eta gero hor, esan dotsutena, Respaldiza eta [zenbet] gauze ferik eiten zirenen hara joaten zan. Nik e... txikerra izeten nintzen ordun ta ez dekot memorin be, baie, zera, ganaduez joaten zan batera eta bestera. Gero tratantekaz ganaduten, zera, kamioi handik eroten zeren, saltzeko edo erosteko.
-Eta zein zan beran biharra? Tratante moduen, zer egin biher eban berak?
-Ba erosi eta saldu. Eta gero, ba, soloa itzel gustetan jakon, itzel-itzel-itzel.

Egilea(k): Lucas Mezo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia