Oñati (Gipuzkoa)

Karobi klaseak; harri klaseak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-179-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Karobi mota desberdinak. Harri klasea kontutan izan behar da karobia egiterakoan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Karia eitteko modu bat baiño gehixao ezautu dozu?
- Ez.
- Zuek zelan eitten ziñuen? Harrixa botata...?
- Bai.
- Harrixakin bakarrik, ezta?
- Bai.
- Egurrakin sekula ez dozu ezautu? Botata egurra, harrixa, egurra, harrixa...
- Ez.
- Holako karobirik hemen ez dao?
- Badia horreik, e!
- Kapetan, hola?
- Bai, bai. Horrek, badia hola, e! Bai. Eta [batek] orduan egoten ei dia, neuk ez dot ikusi, baiña, egoten ei dia behetik etaraten ta goitik sartzen harrixa. Hala egoten ei dia. Ikusi, ez dot nik ikusi,e!
- Hemen inguruan ez dao holakorik?
- Ez. Hemen ez da ein holako karobirik. Ez dou guk ezautu hemen.
- Ez?
- Ez, ez.
- Orduan, bakarrik harrixaz.
- Bai, bai. Harrixakin bakarrik. Harrixakin kargau... Harrixakin be kontuan euki bihar da, harri klasiak daoz. Kareharrixak dia, baiña esaten xate hauts-harrixak, ta txarra hauts-harrixa tokeittia edo sartzeia. Ba, ezauketan dienak izaten dia arkua hartzen-ta dabitzenak, harri klasia, eta haren kontu haundixa euki bihar da arkua eitteko denporan, hori, halako harririk han ez sartzeia, zeatik karobixa erre baiño lehen, orduan hareik goriketan dienian, erre eitten die ta hautsa eitten die. Tokaitten dia hauts-harrixak, e! Haik hautsa eitten die! Haik ez dia [ezebe].
- Zelakuak die?
- Ba, kareharrixan antzekuak die, e? Antzeko harrixa da, hori be.
- Eta haustu eitten dia?
- Bai. Haustu eitten dia, ta arkuan baldin badao, hausten dia ta "brau!", e? Adios! Ha fan zan!
- Bai, ta orduen hori [kapelioi] behera, ez?
- Ha behera doia. Ta han [ezin leike behian] sua eitteko lekua tapatzen xako dana ta kitto!
- Ta zuek igarri eitten ziñuen koloriaaittik edo?
- Bai, harrixari bai. Ni ez nao neu arkurik hartzen ibilitta sekula; nere anaia bai.
- Anaia zein?
- Basarrixan daona.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia