Erandio (Bizkaia)

Euskalduna-ko langilea izan zen aita

Euskalduna-ko langilea izan zen aita <p>Euskalduna-n egin zuen lan aitak. Itsasontziak egiten zituzten, eta goizerik gauera egiten zuten lan. Lutxanara oinez joaten zen; handik Deustuko unibertsitatera eta orain Guggenheim dagoen tokira, han baitzegoen dikea. Bazkaldu ere bertan egiten zuten. Rematxadore lanak egiten zituen. Tratulari baino diru gehiago irabazten zuen; pentsio ona geratu zitzaion lantegitik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERA-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Euskalduna-n egin zuen lan aitak. Itsasontziak egiten zituzten, eta goizerik gauera egiten zuten lan. Lutxanara oinez joaten zen; handik Deustuko unibertsitatera eta orain Guggenheim dagoen tokira, han baitzegoen dikea. Bazkaldu ere bertan egiten zuten. Rematxadore lanak egiten zituen. Tratulari baino diru gehiago irabazten zuen; pentsio ona geratu zitzaion lantegitik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero [gehau] gu ya handitxoauek eitten izen gintzezenen, Euskaldunan sartu zan. Euskalduna ez zen lela hemeko zereko Asuko. Oin hamen, e, Guggenheim, han on zan Euskalduna. Gure aitek han in ituzen, ba... nire baiño lelau dao beste bat ta dekoz “ochenta y cinco años” ta ordun sartu zan Euskaldunan. Eta iten eben behar, bueno, bueno, bueno...! Barkuk, itzelezko behar iten eben, e. Eta zenbet ordu! Ba goxeik ohera igual. Bai. [Trantan de] itxi in behar gero, ze bakizu... Baie han on zan zera unibersidade bajaten eta Lutxanaraino oinez joaten zan, eta gero Lutxanan koiu ta unibersidaderaino, ta handik bajatu eta Guggenheim, han egon zan Euskalduna, dike. Han iten euen behar.
- Ta han berak ze bihar eitten eban?
- “Remachador”, “Remachador”.
- Ta ze eitten eban berak?
- Bueno...! Eskuk dana... Ba tornilluk e... zertu te. Bai. Esku tzar batzuk eta... bueno, gogortute,
kallokaz. Eta gerra, bakizu, triste etxera etor barik-eta, hantxe emoten otsen komedorren emoten otsen bazkariez. Ta ez bera, danak, danak. Danak danak halantxe. Ta etxen, ba, guk, badinotsut, zelan bateti ba aititek-eta beti eukin eben terreno asko, halan falta-falta handirik ezta, baie sueldun bile behar izen gendun joan Euskaldunara. Ganaduk baino gihau emoten otson, seguruau. Ta jubila in zan bertati eta ederto jubila zan.
- Urte asko orduen hor?
- Bai, asko! Kontu ataraizu zenbet e... nire ahizteak dekoz “ochenta y cinco años”, berrogeita hamabost urte, larogei, larogei urte, larogeita bost, eta ha jaio zanen sartu zan Euskaldunan. Urte asko.

Egilea(k): Aitziber Markaida Elola (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia