Erdaraz ikas zezan, neskame erdalduna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-112-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskararen historia soziala Elgoibarren
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2022(e)ko ekainaren 02a
- Iraupena: 0:01:19
- Erref: EGB-112/005
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Hemen auzuan eta etxian euskeraz eingo zenduen danak, klaro.
- Zuk esango diazu... Nik erderaz ez nekien. Eta orduan ekarri zuten hona kriada bat, nik erderaz ikasteko, gazteleraz ikasteko. Ze eskolan hasi giñenean, izugarrizko arazua izan zen. Nik ez nekien erderaz. Ni bezela inguruko guztiak; inork ez genekien. Orduan, ordu asko pasatzen genituen belauniko, besuak altxatuta. Eta zigor asko gazteleraz ez hitz egiteagatik. E? Garai zaillak zien. Oso zaillak. Guk, gogoratzen naiz, "Cara al sol" nola abesten genuen eta "Viva España" nola abesten genuen. Eta horrek gero kontraesan haundi bat zeukan etxekoekin, aittitta, amama... amama ez hainbeste, baiña aittak-eta: nola leike hori abestu umeei, nola abestuarazi. Bueno, baiña garaiak haretxek zien eta burumakur ahal zan neurrixan dana aguantatzen euskeraz ez jakitzeagatik eta ez egiteagatik.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!