Urnieta (Gipuzkoa)

Doña Francisca erdalduna, maistra ona

Doña Francisca erdalduna, maistra ona <p>Maistra oso ona izan zuten, do&ntilde;a Francisca Perez. Erdalduna. Bi familia zeuden bakarrik Urnietan erdaldunak. Berehala ikasi zuten euskaraz haien seme-alabek, dena euskaraz egiten zelako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maistra oso ona izan zuten, doña Francisca Perez. Erdalduna. Bi familia zeuden bakarrik Urnietan erdaldunak. Berehala ikasi zuten euskaraz haien seme-alabek, dena euskaraz egiten zelako.

Transkripzioa

- Baiño eskolan, ordun sei urtekin hasten giñan eta geo maestra kastellana gendun. Baiño maestra, bueno oso ona. Eta guk ez genekin erderaz, ez dakit nola ikasi genun letzen'e. Dena harek erderaz esaten ziun eta geo nolabaitte ikasi gendun. Oain pentsatzen eoten naiz, “nola ikasi gendun erderaz?”. Ta rekreora ateatzen giñan eta oso, maistra oso ona gendun guk.
- Akordatzen zea izenaz?
- Geo... Doña Francisca. Apellidoa ez naiz goatzen zer zun. Doña Francisca Perez.
- Nungoa ote zan kastellana hoi?
- Ez dakit nungoa zan. Ez dakit, ez dakit nungoa zan.
- Euskeraz eakusten zuen eskolaik ba al zen hemen?
- Ez. Geo hemen, bi famili eo etorri zian. Batzuk Madriltik eta bestiak alabesak zian. Oseake Madrilko hoik Renfeko billetiak eta ematen zittuna zan eta honea destinatu zuen, ta bazian bost-o bazittun umiak ta beste alabako hoik'e erderaz ez zekiyen, eo euskeraz ez zekiyen denak. Baiño guk nola ez baigenkin euskeraz, erderaz, gu bezelaxe oso ederki ikasi zuen. Beste erremedioik ez zitzaien geatzen. Oaindikan'e ikusten dittut. Mutillak bat'e ez. Neskak ez zuen ikasten hainbeste, baiño mutillak bai. Ordun, erderaz-ta iñor ez.
- Nola zun izena eskola, zu ibili ziñan eskolak? Hemen zu ibili ziñan eskola harek nola zun izena? Nongo eskolan ibili ziñen?
- Hemengo aldemeneko hontan ibili nitzan ni hamabi urte arte.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia