Urnieta (Gipuzkoa)

Donostian ikasten gose denboran

Donostian ikasten gose denboran <p>San Bartolome Ikastetxean bi urte egin zituen Kontxitak. Aurreneko urtean "externa" egon zen; izeba baten etxean bizi zen. Bigarrenean "mediopensionista"; etxetik joaten zen eta han bazkaltzen zuen. Errazionamendu garaia zen, oso momentu txarra.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-017-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Bartolome Ikastetxean bi urte egin zituen Kontxitak. Aurreneko urtean "externa" egon zen; izeba baten etxean bizi zen. Bigarrenean "mediopensionista"; etxetik joaten zen eta han bazkaltzen zuen. Errazionamendu garaia zen, oso momentu txarra.

Transkripzioa

- Eta geo beste bi urtian ibili nitzan, Donostin San Bartolomeko kolejiyuan. Bai.
- Ze eskola zan hura?
- "Colegio de las hijas de María".
- Monjena-edo?
- Monjena bai. Oain "por ejemplo, la presentación, presentación de las hijas de María" San Bartolomen goien.
- Han izaten al zan uniforme ta…?
- Bai, uniformiakin ta ibiltzen giñan. Ta geo gaiñea, gerra denboako zea zan hua, ya gerra. Izeba nun Donostin bizi zana ta haren etxen, bueno ez, aurreneko urten haren etxen eondu nitzan ta geo bigarrenguan hemendik juten nitzan. Aurrenguan eondu nitzan "externa" eta bigarrengon "media pensionista". "O sea que media pensionista" zan han bazkaldu ta meriendatu. Ordun etxetik, hemen etxetik juten nitzan.
- Ta eskolan bertan eukitzen zenuen jangela ta lotako lekua ta dena?
- Ba, bueno "medio pensionista" neola bai. Ordun han ematen ziguen. Baiño, ordun razionamentua zeon ta Jesus! Ogiya're holako pixkat ematen ziguen eta iñor faltatzen baldin bazun, iñor etortzen ez bazan, haren ogik hartzen aitzen giñan. “Hau ez da etorri”-ta. Nik behin eo hartu non, baiño jendiak askotan hartu itten zuen. Klaro oso zan, oso momentu txarra zan ordun. Razionamentua zeon dena ta ogiya're gutxi-ta.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia