9-10 urterekin euskarazko gau-eskoletara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-111-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gabi tabernaren gaineko lokala Txominen amonarena zen. Garai batean Batzokia egon zen bertan. Gero falangearen esku egon zen 40 urtez. Lokal horretan hasi ziren lehenengo gau-eskolak, euskara irakasteko. Txomin hara joaten zenenean `Plaentxi´ eta `Parapan´ ziren irakasleak. Miren Vallejo ere aritzen zela uste du. Hainbat ikaskide aipatzen ditu, gehienak etxean euskaraz egiten zutenak, nahiz eta euskaraz ez zekienik ere bazegoen. Bera aspertu egiten zen. Euskarazko abestiak, "Boga-boga" liburua... Falangeak desfileetarako izaten zituen egurrezko fusilekin jolasean ibiltzen ziren.
- Proiektua: Euskararen historia soziala Elgoibarren
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2022(e)ko maiatzaren 31a
- Iraupena: 0:02:49
- Erref: EGB-111/014
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Falangistak , Euskara » Euskalduntzea eta alfabetatzea , Politika » Euskara eta politika
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!