`Etxegiña´ bertsolaria
Hizlaria(k):
Agirregomezkorta Laka, Itziar
;
Larrañaga Uriguen, Sebas
Sebasen aitona, `Etxegiña´ Ermutik etorri zen Elgoibarrera. Bertsolaria zen. Herrian galduta zegoen Santa Ageda eskea berreskuratu zuten eta berak jardun zuen urte luzez koplari. Garai batean, eskean joandakoan, hildakoren bat egon zen etxearen aurrean errezatu egiten zen, koplak kantatu beharrean. Gerora, `Etxegiña´k berak asmatutakoa zela esaten zuen salbea kantatzen hasi ziren. Salbe horren bi bertso elizako hiletetan ere abesten dira orain. Gizon saltseroa zen, herrian ezaguna. Bertso-paper lehiaketa jarri zuten bere omenez eta omenaldi batzuk ere egin zitzaizkion. 87 urterekin hil zen.
- Proiektua: Euskararen historia soziala Elgoibarren
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2022(e)ko maiatzaren 17a
- Iraupena: 0:03:40
- Erref: EGB-106/039
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Santa Ageda , Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak , Aisia » Kultura » Bertsolaritza
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!