Elgoibar (Gipuzkoa)

Txitxilibakio aldizkaria eta etxez etxe banatzen ziren binetak

Txitxilibakio aldizkaria eta etxez etxe banatzen ziren binetak <p>Elgoibarko Izarrako lantalde batek Txitxilibakio aldizkaria sortu zuen, herrian euskarazko aldizkari bat egon zedin. Izenaren jatorria. Aldizkaria osorik beraiek egiten zuten. Horrez gain, motibazioa sustatzeko ekintzak bideratzen hasi ziren. Esaterako, euskarazko binetak banatzen zituzten etxez etxe. Lana nola egiten zuten. Euskal Herrian Euskarazen ekintzetan ere parte hartu zuten. Geroago, Elgoibarko Izarraren bigarren fasean, gaztelaniaz ematen ziren ikastaroak euskaraz eskaintzea izan zuten helburu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-106-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elgoibarko Izarrako lantalde batek Txitxilibakio aldizkaria sortu zuen, herrian euskarazko aldizkari bat egon zedin. Izenaren jatorria. Aldizkaria osorik beraiek egiten zuten. Horrez gain, motibazioa sustatzeko ekintzak bideratzen hasi ziren. Esaterako, euskarazko binetak banatzen zituzten etxez etxe. Lana nola egiten zuten. Euskal Herrian Euskarazen ekintzetan ere parte hartu zuten. Geroago, Elgoibarko Izarraren bigarren fasean, gaztelaniaz ematen ziren ikastaroak euskaraz eskaintzea izan zuten helburu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta lehen esan dozu Txitxilibakio aldizkarixa. Zer zan?
- Sebas: Elkartzen giñan han, Loriton, eta gure helburua zan –izango zan Elgoibarko Izarrako kultura, euskera… kultura taldia izango zan, ze Kristina ere bazauan, Agustin Gorostiza...– helburua zan herrixan aldizkari bat edo rebista bat azaltzia, baiña euskeraz, ez zauana, herri-maillakua.
- Itziar: Ez zan idazmena bultzatzea ere? Edo...
- S.: E... baiña gehixau... Bueno... ze azken baten idazten zebenak gure lagunak, ezagunak zian, pin-pin-pan. Eta Txitxilibakio jarri genion izena, ba, hemen behartsu bat etortzen zanian, Sakamantekas biharrian, Txitxilibakio. “Txitxilibakio ipiniko diou?” ta Txitxilibakio. Ta horrekin lotuta hasi giñan pixka bat... Hori ateratzen zan. Ez dakit zenbanaka. Ta zenbat atera genittun ere ez naiz gogoratzen. Dana eitten gendun guk: azala, aurrekua, atzekua, ezkerrekua eta dana. Nahi izan gendun motibazio zerbait egitea. Eta, orduan, eitten genittun biñeta batzuk, komik batetan –batzuk– banatzen zianak etxez etxe. Ta danak zian euskeraz hitz egiteko. Ba “lehen hitza euskeraz” eta egoera desberdiñak, ez? Orduan, eitten gendun komika, juaten giñan Danobatera, eitten ziguten ez dakit-ze –“fituan”, hola deitzen zan– eta harekin inprentara juaten giñan, gero tolostu danak eta banatu etxez etxe. Eta danak zian hola pixkat... Horren barruan ere egon giñan Euskal Herrian Euskarazen barruan ere bai. Tartean. Elgoibarko Izarrako euskera taldea baiña –bueno, euskera taldea, motibazio taldea– Euskal Herrian Euskarazen ere bai. Euskal Herrian Euskarazeko kanpañetan parte hartu gendun. Txiripaz librau guardia zibilletatik ere bai. Gogoratzen naiz telebistekin behin. Euskal telebista eskatzeko, kanpaña zan herri bakoitzak ipini bihar zittulako telebista zahar batzuk aurrian “Euskal telebista” pegauta. Lortu genittun telebista zaharrak, ipini gendun pegatzeko eta gero juan giñan, ba, Goiko plazan zeuan kabina bat, kabina gaiñian, zubixan ez dakit nun… ipinitta. Eta gero enterau giñan, atzetik guardia zibillak pentsatzen bonbak ziala atzetik euki genittun, baiña ez zian enterau e, itxura danez. Eta gu felizmente ipini gendula ta... Holako... Eta gerora begira, pixkat motibatzeko, hasi giñan antolatzen –baiña gero, e! bigarren fasia ya izango litzake, beranduago–, ba, sukaldaritzako ikastaroa euskeraz... e... erderaz antolatzen zian ikastaroak euskeraz ere posible zala ziurtatzeko, ba, holako antolaketak eitten genittun.
- I.: Kultura taldea zan hori, ez?
- S.: Kultura, kultura.
- I.: Zu kultura taldean ibili ziñan.
- S.: Kultura, kultura izango zan.
- I.: Elgoibarko Izarraren kultura taldea.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia