Elgoibar (Gipuzkoa)

Etxean giro euskalduna; euskarazko "kina"

Etxean giro euskalduna; euskarazko "kina" Etxean euskaraz egiten zuten arren, eskolan erabat erdalduna zen giroa. Amak gogor egiten zien gaztelaniaz egiten bazuten, eta "isunak" ordainarazten zizkien. Zortzi urte inguru zituela, Elgoibarko Izarrak antolatutako euskarazko "kina"ra joaten zen, Loritoneko lokalera, euskarazko hiztegia eta euskal kantak lantzeko. Anai-arreba gehienak eskola nazionaletara joan ziren, baina gazteena ikastolara.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-104-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxean euskaraz egiten zuten arren, eskolan erabat erdalduna zen giroa. Amak gogor egiten zien gaztelaniaz egiten bazuten, eta "isunak" ordainarazten zizkien. Zortzi urte inguru zituela, Elgoibarko Izarrak antolatutako euskarazko "kina"ra joaten zen, Loritoneko lokalera, euskarazko hiztegia eta euskal kantak lantzeko. Anai-arreba gehienak eskola nazionaletara joan ziren, baina gazteena ikastolara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta etxeko girua... ze hizkuntza... euskeraz eitten zan zuen etxian?
- Hori da. Euskeraz eitten zan nere etxian, baiña, klaro, eskolara hasi giñanian, erabat erdalduna zan giroa eta nere ama zanak ipintzen zaban frigorifiko gaiñian ipintzen zaban itxulapiko bat eta pezeta bat edo ez naiz gogoratzen oin –ze txakur haundiak eta txakur txikiak ere ezagutu genituen–, baiña dirua sartu bihar izaten genun, ama oso gogor jartzen zalako, euskeraz egin bihar genula eta… Klaro, gu eskolatik, bueno, etxera juaten giñanian, hasten giñan erderaz eta... hori. Hori ezagutu naban, bai. Eta gerora, ba, 8 bat urtekin-edo hasi giñan… hasi zan ba Elgoibarko Izarra elkartearen bittartez edo, euskera pixka bat reforzatzeko edo, Kinak. Umeentzako kina sortu zuten. Hemen Loritoneko –gerora izango zana ikastolia– Loritoneko lokaletan edo, Kina eitten gendun arratsaldetan. Eskolatik irten eta euskerazko hiztegixa lantzearren eta euskal kantak abestearren eta hola. Eta han izan nittun gerora nere ikasleak –ikastolan– nere ikasleak izango ziran irakas... ikasleak izan nittun irakasle kina horretan: Begoña Andonegi, ta izan zan... Lurdes… ez naiz gogoratzen abizena, Lurdes `Zorrillo´ esaten genion, baiña. Eta, ba, bueno Begoña izan zan gero nere ikaslea gau-eskoletan hasi giñanian ikastolan klasiak ematen.
- Eta Kina horretan hiztegixa esan dozu lantzen zala?
- Bai. Zian holako kartoi batzuk, ba, bingoko kartoiak bezela, eta ipintzen genitun tirita batzuk, ba, bueno “urrutizkiña” ta holako hitzak ikasten genittun; ba “aterkia”, guk “guardasola” esaten gendun ta “aterkia”... ta bueno. Hola. Ikasten genun hori. Eta gero, ba, euskal abestiak, ez bakarrik herrikoiak. Nik gogoratzen dot: “Arratsa Moscun, hotza ta ilun…” ta halako ba euskaldundutako erdal abestiak edo hola ikasten genituen. Hortik ya... ba, klaro, orduan umia nitzan, baiña...
- Eta hori, baiña, zelan? Elgoibarko Izarrak antolatutakua zan?
- Bai, bai. Hor Elgoibarko Izarran, bueno, hasiera-hasieratikan ibili zan zera, Felix Etxeberria, lan hoietan, ez? Eta nik uste dot hor zerbait egin bihar zala Elgoibarren euskera galtzen-edo ari zala edo Elgoibar nahiko industrializatua zegoen, ba, nahiko erdalduna zala-ta, ba, nik uste dot hortan hasi ziala. Eta, kasualidadez, ni bizi nitzan herriaren arrabaletan, oin Maala dan gune zentro horretan, eta, adibidez, nere senarra izango zana bizi zan plaza aldian eta haiek ere juaten zian. Batzuk juaten zian kina horretara. Ez? Ba ez dakit. Ta nere amak... ni bakarrik uste dot egon nitzala. Nere anaiak-eta ez zian jun. NI, bueno, txikienetakua nintzan, e.
- Baiña hori izango zan baitta ama oso euskaltzalia zalako eta...
- Bai, bai, bai. Eta, adibidez, nere... Gu danok ibili giñan eskola nazionaletan edo. Seigarrena nitzan eta ya zazpigarrena –orduan hasi zan ikastola eta– ya haura jun zan ikastolara, ze ordura arte ez zauan. Ni baiño, ba, ez dakit... Elgoibarko ikastolia... 62an-edo uste dot hasi zala. Anaia gazteena jaio zan 64an eta haura ya jun zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia