Etxean giro euskalduna; euskarazko "kina"Etxean euskaraz egiten zuten arren, eskolan erabat erdalduna zen giroa. Amak gogor egiten zien gaztelaniaz egiten bazuten, eta "isunak" ordainarazten zizkien. Zortzi urte inguru zituela, Elgoibarko Izarrak antolatutako euskarazko "kina"ra joaten zen, Loritoneko lokalera, euskarazko hiztegia eta euskal kantak lantzeko. Anai-arreba gehienak eskola nazionaletara joan ziren, baina gazteena ikastolara.