San Lorentzoko "unibertsitatean" lehenengo letrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-071-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jaioteguna. San Lorentzoko "unibertsitatean" ikasi zituen lehenengo letrak. Gero kalean don Felixekin eta don Marinorekin ibili zen. Irakasle ona ei zen don Marino.
- Proiektua: Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Bernabe - Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleak
- Data: 2012(e)ko martxoaren 14a
- Iraupena: 0:01:38
- Erref: EGB-071/002
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Otsillan hamaluan jaixo nitzan ni, barixaku baten. Goizeko ordubi laurden gitxiauetan.
- Orain dela?
- Larogeta hamaika urte. Gero lelengo letrak ikasi nittuan San Lorentzoko ganbaran, "unibersidadia" esaten zion zerak, Pako Berdunek. "Gu unibersidade baten estudixautakuak gaittuk". Ta han ibili giñan, nik sei urte nakala ibili nitzan han. A-e-i-o-u hantxe ikasi neban. Horixe ikasi neban, unibersidadeko estudixuak.
- Ta gero handik...
- Handik ba etxera etorri nitzan Satur maistrianera. Zure amakin eta.
- Eta han zela ikasten zenduen letrak? Nik entzunda daukat nere ama zanagandik R ikasteko, "suak ze itten deu? erre!", eta hola izaten zala.
- Ja-ja... Bai, holako... Gero segiduan pasau nitzan don Felixeana. Gero don Felixekin ibili nitzan, harekin sartu nitzanian baiño txarrao. Urtebete in ta txarrao. Eta don Marinonera pasau nitzan; ya in nitzanian zazpi-beratzi urte. Ta han zeozer.
- Orduan horrek zian garai hartako eskola nazionalak?
- Bai. Horretxek bixak zaozen maixu, don Felix eta gero beste aldian don Marino kojua. Haura ona zan. Haura etorritta zauan hona kastigon bategaittik.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!