Maistrak gogor eskolan, erdara sartu nahirik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EBA-004-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko martxoaren 17a
- Iraupena: 0:00:50
- Erref: EBA-004/003
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
- Ta zuk umetako kontuetan-edo, ze akordu daukezu, han Etxebarriko kontuk umetakoak-edo?
- Eskolakuk-eta? Ba guk ez genkixela erderaik, ta maistrik ez ekixen euskeraik, ta niri beittentzen jaten maistrie gogorra zala, beittantzen jaten neuri. Ta oin konturetzen naz, zozer ein biharko /biko/ bala guri entendidu eraitteko ezer. Berak ez eban ezebe entenditzen, guk ez gendun euskeraik o erderaik jakitten, ordun ba ez doskun inporta, erakutsi maistriai zeozer eitten genduena ta, amorratu eitten eban ta blisti-blasti be ataraten eban, baiña normala zan hori be. Ta gaiñera euskera, hak nahi eban erdera ikasi daigun; berak be hobeto, erretzaue egingo eingo eban-ta, erakutsiko oskun-ta. Baiña guk ez genkixenez, ezin geinkixen ein.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!