Etxebarria (Bizkaia)

Madalena egunean jaioa izan arren, Jesusa

Madalena egunean jaioa izan arren, Jesusa <p>Madalena egunean jaio zen, baina ez zioten Madalena ipini, orduan zatarra irizten zitzaiolako. Orain, berriz, modan dago. Ama Larruskaingoa, Egixaun baserrikoa eta aita Beidekoa. Zazpi neba-arrebatatik bigarrena da Jesusa. Neba gazteena geratu zen baserrian bizitzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EBA-004-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Madalena egunean jaio zen, baina ez zioten Madalena ipini, orduan zatarra irizten zitzaiolako. Orain, berriz, modan dago. Ama Larruskaingoa, Egixaun baserrikoa eta aita Beidekoa. Zazpi neba-arrebatatik bigarrena da Jesusa. Neba gazteena geratu zen baserrian bizitzen.

Transkripzioa

- Ta noiz jaixo zinen? Noiz jaixo?
- Noiz jaixo nintzen? “Veinti dos de julio”. Bueno, hori erderaz esan esan dotsut /esotzut/ baiña.
- Bai, “veinti dos de julio”.
- Veinti cuatrun, veinti cuatrun.
- Veinti cuantrun Madalena egunien.
- Bai.
- Ba, Madalen izen bihar ziñien.
- Zatarraue zala pentsau eben, Maalen esaten jakon ordun; ta oin modan da, hain da modan oin!
- Oin bai, lehen ez?
- Malen ta Matxalen ta bueno zer ez.Ta nik, nire amai esaten notsen. Nire ama Paula zan, da esan eitten notsen, Susana jaixo bihar ebanien edo jaixoteko eunien edo ez dakit noz zan, Paula ipini bihar zenkixue /bizenkixue/ izena umiai. Ta berak esan eusten: “zeuk ez zeuntsen ba ipini”. Ez, neuk ez neutsen ipini ta oin Paula, hemen goixen bizi izen zan betenarixue, ta oin ha, hazitte eongo da, baiña Paula ipiñi otsen /ipintsen/ izena.
- Bai, da oin pillo bat daz.
- Bai, bai, bai.
- Iratin aizti be.
- Be bai, be bai.
- Ta nongoak euki zenduzan ama ta aitxe zuk? Ama ta aitxe nungoak euki zenduzen?
- Ama Larruskaingue.
- Baserrixe?
- Egixaun baserrikue. Egixaun. Oin hutsittutte egongo da ha!
- Ta aitxe?
- Aitxe, Beidekue.
- Ta zenbat neba-arreba izen ziñien, zuek ba?
- Zazpi.
- Ta zeu?
- Neuaz zazpi, bigarrena.
- Bueno, orduen, etxien aginddutie tokeu jatzun edo zer?
- Ez. Ordun holan izaten zan. Mutille edo nagusixe edo holan, gatzen zan-ta.
- Ez zuenin; gaztena geratu zan baserrixen.
- Beno ba, gatu zan ba, hoixe, bestiek jun zien da ba haxe gatu zan. Ta hantxe da, baiñe harek nik baiño gitxia dakixe harek, gerratin, oiñ, hobeto hirurotega hamabost urte daukez. Ostontzin memorixe ona dauke harek, nik baiño hobie baiñe.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia