Soraluze (Gipuzkoa)

Errepublika garaiko bizipenak eta aldaketak

Errepublika garaiko bizipenak eta aldaketak Errepublika garaiko bizipenak. Plaza zaharrari "Alfonso XIII" izena jarri zioten eta errepublika hasi zenean, 12 urterekin, hari harrika ibili ziren. Erlijioak indarra galdu zuen errepublika garaian eta eskola erlijiosoen eta publikoen artean konpetentzia sortu zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errepublika garaiko bizipenak. Plaza zaharrari "Alfonso XIII" izena jarri zioten eta errepublika hasi zenean, 12 urterekin, hari harrika ibili ziren. Erlijioak indarra galdu zuen errepublika garaian eta eskola erlijiosoen eta publikoen artean konpetentzia sortu zen.

Transkripzioa

- Republikia heldu zanian, zenbat urte zekazuen zuek?
- Iñaki: Nik hamabi, hamahiru ein bihar, uztaillian ein bihar hamahiru. Ta hori izan zan ba…
- Jaio: Nik hamaika einda.
- I: Hamabi eindda, ein barrixak hamabi.
- J: Bai ,bai.
- I: Martixan hogeta bederatzixan hamabi ein ta apirillan…
- J: A bai, hori dok, hori dok. Hemeretzixan, hemeretzixan…
- I: Bueno, nik orduko zera daukat, urte pare bat edo aurretikan, Primo Riveran zera zeuan, diktaduria esaten jakon, ta Plaza Zaharrari ipini otsen izena “Plaza de Alfonso XII”.
- J: Trece, trece.
- I: Edo… trece. Ta hamabi urtekin, goguan dakat, kuadrilla bat hari harrika zela ibili giñan.
- J: […].
- I: Erregian zerari, hamabi urtekin! Anbientia… Hasieria hori izan zan neria Errepublikiana.
- J: Neri be bai, hantxe nitzuan neu be ta! Hantxe nitzuan.
- I: Egun batzuk aurrer… bueno, egun batzuk edo pare bat urte edo aurrerao izango zuan, edo hiru edo holan, zerian, formauta ume guztiak etorritta ta izena ipini otsenian horri. Eskoletako umiak eta eguardi denporan. Inportanzia haundixa emon jakon erregian izena emotiari horreri. Ba…
- Eta ze kanbixo? Hau da, igarri zenduen kanbixorikan? Eskolan-ta pasauko zian, ba?
- I: Bai, libertade gehixao egongo zala. Oin… oin detailliekin-ta ez naiz gogoratzen ni. Baiña gauza bat somau nebana nik, eskoletan… Klaro, orduan, handikan hillebete batzuetara, ba, zera, hau, relijiñua-ta zertu ein zian. Oseake, lehenao, ba, Elixia zan, Estaduan gehixen aintzen ebana. Ta ya “separación de la Iglesia y del Estado” ein zeben ta zerak, relijiosuen eskoletan be, ba, relijiosuak “paisano”, oseake, bere sotana baekan ta ibili bihar izaten zian. Ta egon zan “pugna” bat “escuelas públicas” esaten jakuenekin ta eskola relijiosuen artian… Erakusten zailddu zian danak —guri ondo etorri jakuna. Bai, oso, zera izan zan.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia