"Santiago Pardo, para servirle a usted y a dios", morroiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-054-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bi morroi ere izan zituzten momentu batean. Bat Santander aldekoa zen, erdalduna, grazia handikoa. "Cómo te llamas?". "Santiago Pardo, para servirle a usted y a dios" erantzun zien.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 10a
- Iraupena: 0:00:59
- Erref: EGB-054/014
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
-Morroiak bat baiño gehixao euki genduzen. Sasoi baten bi ere bai. Bi batera. Udazkenian mendiko garo ebatera ta... Bat euskalduna zan, eta bestia kastillanua.
-Euskalduna nungua?
-Hamengotxia zan, hamengotxia. Etorri zan pare bat hillebeterako edo, lan asko zauan denporan. Kastillanua zan baiña salaua. Lelengo etorri zanian, esan nion: "Cómo te llamas?". "Santiago Pardo, para servirle a usted y a dios"
-Ja-ja...
-Para servirle a ustedes y a dios".
-Zenbat urte eukan?
-Gaztia. Hogeta asko ez zaban eukiko harek. Kastillanua, etorri zan eskinka, aber bihar genduan kriaurik. Bueno ba, bihar genduala ta aber, pasau giñan eta aber preguntatzen ba zela izena zitzakon ta...
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!