Orain ere ordubete egiten du lasterka egun birik behin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-047-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Orain ere ordubete egiten du lasterka egun birik behin bidegorrian. Maltzagaraino heltzen den bidegorria oso leku egokia da.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:01:09
- Erref: EGB-047/038
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Beste kirol batzuk
Transkripzioa
-Baiña oindiok be futiña egiten dozu, ezta?
-Orain? Bai, zera eitten dot, footin esaten dan moduan, footin, ordu bat ibiltzen naiz egun bittik, egun bittik egun bira.
-Egun bittik baten ordubete fotin eitten.
-Bai. Hor bidegorrixan. Hori, ordu ederrian ein zien. Neretzat behintzat primerakua.
-Bidegorrixori.
-Aldatz gitxi daude, bigarrena gaiñera ya zerao... Baiña, tira. Konpontzen naiz.
-Ta ze eitten dozu, bueltaka edo?
-Ez. Luzia da, ixa bost kilometro edo. Hemendik junda bost kilometro, hortxe izango dia.
-Hori zer dago, Eibarreruntz edo?
-Maltzagara. Bueno, Maltzagara bertara ez da heltzen baiña ya bastante harutz. Osea, autopistan pasau azpittik eta belaxe ya bueltia ematen dau.
-Bi egunetik baten karreratxua, futin.
Footiña.
-Hori ez da korrika eittia, ezta?
-Ez, ez. Korrika ein ezkero kilometro bat baiño gehixao ezingo naban ein.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!