Zarautz (Gipuzkoa)

Kadi lanak golfeko zelaian

Kadi lanak golfeko zelaian <p>Golfeko zelaia. Teniseko zelaiak. Espainiako txapelketak ere jokatzen ziren eta atzerritar asko etortzen zen. Kadi lanean ibiltzen ziren golfeko zelaian eta sei errial irabazten zituzten eguneko, etxekoentzat ogia erosteko lain.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Golfeko zelaia. Teniseko zelaiak. Espainiako txapelketak ere jokatzen ziren eta atzerritar asko etortzen zen. Kadi lanean ibiltzen ziren golfeko zelaian eta sei errial irabazten zituzten eguneko, etxekoentzat ogia erosteko lain.

Transkripzioa

- Eta, gu, nik sei urteako, ni 're golea... Uste diat, nik lau urte nitunen o hola iñ ote zan gola. Hori da, erdiya ayuntamientuana dao. Eta txaleta ta berriz, o, txaletatikan zeara, [...] zea arte...
- (A) Kanal aldea...
- Herriyana da, mugak hantxe dabe.
- Oseake, garai hartan asko ibiltzen ziñaten, baserriyaz aparte, ba, arrantzan tenporada bat eta gero golian...
- Ba, golian gu hiru anaiak 'e bai. Akordartzen naiz tenisan lehenbizikoz hasi nitzanian pilota biltzen, bakizu nola ibiltzen giñan pelotak botatzen, ta. Sei errial euneko, e, ta goizian dana markatu, letxerakin markak, ta [...]. Zian sei tenis, ta Campeonato de España jokatu zian ordun zean 'e, hamen 'e, Campeonato de Españak. Zeako gerra, este, Afrikako gerra zanian, hamen etortzen zian orduan frantsesa, inglesa, italianua... Hamen, ordun jaiki zan, gola 're ordun iyo zan. Sei errial, ta bi anaiak golea, o sea, kadi ibiltzen zian. Geo, bai, ni 're zazpi urte ezkeo, gehio irabazten zan, ta, kadi, bakizu, boltsakin. Uain bakoitza bere zeakin ibiltzen dia, karruakin. Ta, orduan aristrokaziko jendia bakarrik. Ta, sei errial. Ta, zea, esan zien bidian anaiak, "ez esan, e, galdetuko dik amak, eta, ze diruik ibili al haiz, eta ezetz esan". Ta, orduan nik nola esan [...], mahaian gaiñian sei errial, ta jesus, amak zea, famili danantzako euneko ogiya, sei errialekin, pentsa zazu ta, hamabi lagun o eongo giñan, sei errial... Bueno, hortako goizian talua jaten gendun, talo ta esnia, ta afaitan 'e bai. Eguerdiyan bakarrik ogiya, bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia