Dantzazalea izan da
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-047-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gaztetako erromeria lekuak: San Lorentzo, San Roke, Altzola, San Migel... Oso dantzazalea izan da. Igandetan bandak jotzen zuen plazan eta hura bukatutakoan Plaza txikira joaten zireen, eskusoinua egoten zen-eta.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: EGB-047/034
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
-Zure gazte-denporan erromeixetara-ta nora faten ziñein?
-Nire emaztian denporan eta juten giñan San Lorentzora ere bai, San Rokera ere bai, Altzolara ere bai, San Migelera ere ba; erromeixetara.
-Eta herrittik kanpo?
-Herritik kanpo? Ni ez naiz ibili hola herritik kanpo. Mendarora juten giñan nozian behin, baiña... Mendarora juten giñan porke nere emazteak ahizpa zakan han.
-Hamen herriko plazan domeka danetan egoten zan musikia?
-Dantzan? O, neri asko gus... Beti. Pentsaizu zer itten gendun guk orduan denporan. Plazan musikia, ta handik bukatu ta Plaza Txikixan egoten zan soiñu-... Eta hara ere dantzara.
-Plazan ze egoten zan, bandia?
-Bandia, bandia. Han dantzan, baakizu.
-Eta gero plazatik Plaza Txikira?
-Bai.
-Han soiñujolia.
-Bai. Neri asko gustau izan [j]ata dantzan ittia.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!