Etxebarrira neska-laguntzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-055-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Sallobente eta San Migel (Aiastia) auzoetako erromerietara joaten ziren. Elgoibarrera ere joaten ziren, baina euren joera Deba aldera joatea izaten zen. San Migel auzotik Etxebarriraino joanda dago neska-laguntzera.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 11a
- Iraupena: 0:01:14
- Erref: EGB-055/036
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Aisia » Jai-giroa » Beste toki batzuetara jaietara
Transkripzioa
-Esan dostazu juergara ta Debara joaten zinatela.
-Debara, bai.
-Zuek ez zaukazuen beste auzo batzutako jaittara edo...
-Bai, jun bai. Porrejenplo Elgoibarren San Lorenzuak, San Migel... Baiña hori zan urtian behin edo. Kontinuo ez zan.
-Kaleko jaitako bandara eta ez ziñain faten, kalera dantza egitera?
-Bai, bai, Elgoibarrera bai, Elgoibarrera juten giñan.
-Baiña zuek joeria goraldera baino behealdera gehixao.
-Bai, kuadrilla Deban zeuan, gure zera hori preparauta gure txamizouoi eta [horretxera] juten giñan. Zeeraiño, Markiña Etxebarriraiño be neska-laguntzen San Migeldikan. Gero etorri hadi handikan oiñez Altzolara.
-Markina-Etxeberrira oinez eta bueltau be oinez?
-Bai ba. San Migeldikan jun giñan hara zeera, Etxebarrira, eta gero handikan Altzolara oiñez.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!