Elgoibar (Gipuzkoa)

"Patxi zaharra" hegazkina

"Patxi zaharra" hegazkina Altzolan bertan fronterik ez zen egon. "Patxi zaharra" hegazkina gogoratzen du Pakok, beste leku batzuetan, "El abuelo" deitzen zioten bera. Altzolan ez zuten soldadurik eduki etxeetan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-055-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Altzolan bertan fronterik ez zen egon. "Patxi zaharra" hegazkina gogoratzen du Pakok, beste leku batzuetan, "El abuelo" deitzen zioten bera. Altzolan ez zuten soldadurik eduki etxeetan.

Transkripzioa

-Eta hemen zuk zeuk zer rekuerdo daukazu gerrakuak, hemen frenterik egon zan Alzolan?
-Ez. Neuk dakidanik behintzat hemen ez zan egon frenteik. Hoixe, frentian, Kalamuan hor bai egon zan zera baina ostian hamen...
-Eibartik galdutako bonbak ez zien hona etorten?
-Ez, ez. Galdutako bala bat bai, hemen bentana baten jo zaban, hor etxe hortan, galdutako balan bat, baina hola bonbarik ez.
-Eta abioiakin eta akordaitten za zu?
-Bai, bai. "Patxi Zarra" ta.
-Horri beste leku batzutan "Abuelo" esaten otsen.
-Hoixe, Patxi Zarra, "Abuelo". "El Abuelo" ta bai. Brun-brun-brun einda zarata batz, jesus...
-Danon eitten dozue igual brun-brun-brun hori, goguan daukazue itxuria. Askotan ibiltten zan hemen ala?
-Bai.
-Baina hori gorrixena zan, ezta?
-Bai, gorrixena.
-Eta beste txikinak?
-Hamen ez genduan halako zer haundirik euki. Ni neu behintzat. Mutikuak-eta, gitxiao arduratu ere, ez dakizu, baina... Nik ez naban sentidu holako zer haundirikan hemen.

-Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia