Euskara kalean ikasi zuen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-045-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko otsailaren 22a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: EGB-045/005
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Ekonomia eta industria » Industria motak » Erreminta-makinak
Transkripzioa
-Zure aitta-amak euskaldunak zien?
-Ez dizut ba esaten? Salbatierrakua aitta ta...
-Aittak eitten eben euskeraz?
-Ez.
-Eta amak?
-Ezta.
-Zuek nun ikasi dozue?
-Kalian.
-Kalian, e?
-Ta erderaz baiño lehenao.
-Bai? Orduan euskeraz eitten zan beti, ezta?
-Guk bai behintzat.
-Zuk jaixo ta segidan ikasiko zeben euskeraz baiña etxetik kanpo.
-Klaro, amak-eta ez zekixen eta. Nik bixetara eitten neban gero, erderaz eta euskeraz.
-Orduan hemen erdeldun gutxi egongo zan.
-Erdeldun gutxi? Erdeldunak ointxe geanak edo gehixao igual. Elgoibarkuak.
-Baiña artian be kalian eta mutikuak-eta danak euskeraz.
-Euskeraz asko, bai.
-Zuek anai-arrebok danok ikasi ziñuen euskeraz?
-Danak.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!