Bardoze (Lapurdi)

Gaskoia eta euskara nahasturik

Gaskoia eta euskara nahasturik <p>Auzoetan gaskoia eta euskara hitz egiten zutenak nahasturik zeuden. Inguruko herrietan badaude euskaldunak, nahiz eta gaskoia ere hitz egin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Auzoetan gaskoia eta euskara hitz egiten zutenak nahasturik zeuden. Inguruko herrietan badaude euskaldunak, nahiz eta gaskoia ere hitz egin.

Transkripzioa

- Eta e... baziren kartierrak hemen, batzuk euskaldunak, bertzeak gaskoiak, edo denak nahasteka ziren?
- Nahasteka e.
- Nahasteka?
- Nahasteka, ba. Bardoztarren artien esposatzen zielaik, bada etxe andana bat, hek bazazkiten hiruak. Eta hemen erteko Büüntxia, onduen, hor... e... e... senar, "enfin", Léonie-k senarra "de Masparraute" zien. Hak eskuara ta frantsesa bazazkien, ta Léonie-k hiruak.
- Eta "Bardos", batzuk erraten dute: "e... e... zera... bai, ama Euskal Herrikoa nuen baina ni Bardozekoa nintzen". Eta zer, "Bardos" ez da Euskal Herrian edo...?
- "Voilà". Nik ez dut erten ahal...e... "voilà". "Enfin" ez da Eskual Herriaan erdian hasteko. Arrunt e... beste...
- Puntan?
- Herrian. Ba, ta...
- Eta ondoko... ondoko herrietan, badakite euskaraz?
- Ordien, Ahurtin poxiño... "enfin" xapo... "poxiño bat" edo "xapoño bat". Bardozen "xapoño bat" erten da bana nik intzun dut "poxiño bat" erten. Eta Bastidan badakite... ez beharbaa Bardotzen bezan bat, bana badakite. Eta Gixen, eta Bidaxunen eta hor, kaskoin gehio, zonbit eskualdun, eta geo Oraarren. Oraarrek ere hunkitzen du Bardotze, eta hor bada "les bartas" e... kartiera, Bardotzen eta hurbilena. Hor badazkite hiruak e: eskuara ere, ta kaskoina ere, frantsesa...
- Eta zu gaskoia poxi... xapo... xapoño bat?
- Poxiño bat!
- Poxiño bat badakizu gaskoiz zuk?
- Bo, zonbeit hitz hola ari zielaik, bana gue adineko auzuek, frantsesez ez dut gehio u... usai... "enfin" okasioneik intzuteko kaskoin, kaskoina.
- Eta euskara bai? Pixka bat?
- Eskuara, bo... eskuara ere, ez... ez anhitz ez. Ez anhitz.
- Eta txiki...
- Hemen...
- Bai?
- Hemen gue... nee adineko auzuek... frantsesa, beti frantsesa.

Egilea(k): Peio Dibon

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia