Elgoibar (Gipuzkoa)

Bartzelona bost aldiz garestiagoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-022-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

28-30 urterekin Bartzelonara joateko aukera izan zuen. Han bizimodua bost aldiz garestiagoa zen gutxienez. Kafe konpletoa zenbat kostatzen zen Elgoibarren eta Bartzelonan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Gero bai, e… jun ta zerera, ba klaro, etorri hemendikan ta hogeta hamar-hogeta zortzi urte nittuanian, hogeta hamar bat urte, Bartzelonara-ta jutia tokau. Orduan e… Lasa hemen egon zanak e... Lasak: "Bueno, zer, taillerretik hola ta hola lagundu ein bihar diak, lagundu ein bihar diak" eta Bartzelonara. Eta Bartzelona ikusteko gogua nik. Eta bueno, Sigman lanian ta [Sigmakuari esan] "Bueno, motorrak martxan daoz, ta ni banixe Bartzelonara". [Zortzi egunerako] holaxe jun giñan. Ikusi Bartzelona ta ikusi gero hango anbientia ta ikusi hau ta "Jode! Tokittan bizi dittuk!" Orduan hemen kafe konpletua kostatzen zan, ba!, lau bat pezeta, holako bat. Altuena, kafe konpletua, kopiakin ta dana, ba!, behintzat bost pezeta ez! Ta orduan, Bartzelonan, han jun giñan zer batera ta Bartzelonan hogeta zazpi pezeta-hogeta zortzi pezeta; kafe konpletua, ba, ezer ere ez, fariasa ta zerian. Ta gero, etorri hona ta hemen "Hola ta hola jun gaittuk holako lekutara" ta orduan [enkargauak zian] harek Elgoibarren ta "Zer?" ta "Buf! Hi! Kafe konpletua hola ta hola, korrientia baiña, e, hemen korrientia dana!" Bai ta […] hemezazpi-hemezortzi pezeta ta "Ba! Hogeta zortzi pezeta pagauta hemen gauaz! Bueno, nik ez najuan pagau!" esan nion, ta "E?" ta "Bai". Ta txanpan botillia orduan hiru bat duro balixo zaban, ba! Hortxe. Balixo bazaban, ez bazaban, holakotxe bat. Eta "segunda filan" giñalako "trescientas pesetas" ta aurrian izan bagiña, "seiscientas pesetas" txanpan botillia.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia