Donostia (Gipuzkoa)

Dantzara nora joaten ziren; Amaran, zirkoa

Dantzara nora joaten ziren; Amaran, zirkoa <p>Mutilak sagardotegietara, neskak ez. Paseatzen Igeldoko jolas parkera; gerra ondorengo dantzaldiak, igandetan. Ez zegoen dotore jantzi beharrik. Loiolara, Txomi&ntilde;eneara ere joaten ziren. Amaratik joaten ziren; etxerik ez zegoen orduan. Zirkua egoten zen Amaran.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-001-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutilak sagardotegietara, neskak ez. Paseatzen Igeldoko jolas parkera; gerra ondorengo dantzaldiak, igandetan. Ez zegoen dotore jantzi beharrik. Loiolara, Txomiñeneara ere joaten ziren. Amaratik joaten ziren; etxerik ez zegoen orduan. Zirkua egoten zen Amaran.

Argazkiak

Transkripzioa

-Eta, orduan e... mutillak sagardotegitara ere juten zian, ez?
-Baiño gu ez giñan juten.
-Zuek ez.
-Ez, ez, gu ez giñan juten. Oain bezela? Ez, gu ez gea jun. Gu ez giñan sagardoteira juten.
-Eta pasiatu-eta nun iten zenuten?
-Paseatu? Monte Igeldoa ta.
-Monte Igeldoa?
-Monte Igeldoa. Hor, lentxio, [...] kaxkuan o, baten batek ezpaiñetako pintura ematen bazun, han pintatu ezpaiñak eta... Guk ez gendun izaten pinturaik baiño gu baiño aberastxeagoak zianak pintura hori izan iten zuen, ta /da/ hola ibiltze(n) giñan. Gaztiak. Gaztien kontuk. Geo dantzaa. Musika eoten zan Monte Igeldon, e, gerra bukatu ta geo, e, kanpuan, e.
-Kanpuan?
-Bai, oain, oain zeak ibiltze(n) dia... Asto, zaldi txikik o ze ibiltze(n) dia?
-Bai, hor e... pottokak edo.
-Potxokak o. Ba hor, hoi dana dantzako zeon. Musikakin.
-Hor, hor kanpuan iten zan dantza, e?
-Bai, kanpuan ite(n) zan dantza!
-Eta zuek juten ziñeten.
-Gu juten giñan.
-Hori, igandetan?
-Igandetan. Bai ba, astian ez gendun, ez genduken iñolako permisoik. Gue amak ez zigun uzten astian iñoa ere juten. Baiño jaiyen... baiño illuntzeako etxea, e! Illuntzeako etxea.
-Eta hor... dotore jantzita jun behar zan horra ala...?
-Uuum, “que va”! Normal, jesus. Hua... zuk nahi (de)zuna, batzuk dotorexeo, bestek...
-Eta hemen inguruko jentia juten zan horra?
-Bai. Hemengo ingurukua, noski, bertan zeon ta. Txomin... bakizu Txomiñene nun don?
-Txomiñene? Bai, entzunda bai...
-Ba harea´re jute(n) giñen gu dantza! Txomiñenea, Loiyola, baiño aurreago junda. Oiñez, e, oiñez.
-Oiñez hara ere?
-Amara? Amara oain do dana etxez beteta, e! Ordun ez zan /etzan/ bate etxeik! Gu Amarako biretxotik barrena jute(n) giñan Loiyola ta.
-Eta zer zeon han?
-Ez zeon /etzeon/ ezertxo ere!
-Ura? Padurak eta?
-Hemen, hemen [...] hola... bazen ura zeon tokik, baiño gu ez giñan bustitzen. Gu earki pasatze(n) giñan. Eta geo etortze(n) zian zeak, zirkuak. Ta zirkuak eoten zian Amara guzin. Oaingo Amaran zirkuik ez do /ezto/. Nun, nun jarri biha dezu /bihazu/? Amara ez dao /eztao/ ezautzeko ere morun! Amara ez do /ezto/... gu joaten giñenetik...
-Eta zirkua etortzen zanian han ipintzen zan.
-Han ipintzen zuen, Amaran.
-Amaran.
-Dana... aber zenbat gauza ekartzen zuen, ta dana betetzen zan! Amarako...
-Zirkora-eta jun ziñeten zuek? Juten ziñaten?
-Jo, bai, jun izandu gea. Jun izandu gea, bai.
-Eta ze, ze animali edo zirkuan zer...
-Ba zirkuan elefantiak eta bueno, millaka. Milla klasetako gauzak, baiño gu ez gitz.., izugarrizko grazirik ez ziun iten.
-Ez?
-Baiño, baiño... jesus, bueno. Zeak eta...
-Tximiñuak?
-Aidian ez dakit nundik barrena...
-Trapezistak.
-...ibiltzen ziak eta. Guk dantza in ezkero, kito, guk nehiko bagenun. Ta illuntzeako etxea justu-justu. Itotzen, korrika hor aldapan behetik gora leher inda!
-Garaiz iristeko etxera?
-A, bai, bai, bai. Garaiz etorri behar gendun etxea.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia