Zarautz (Gipuzkoa)

Zigarroak gaztetan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-119-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Txikitan jende dezentek erretzen zuen zigarroa. 13-14 urterekin hasi ziren erretzen bere kuadrillan. Zer eta nola erretzen zuten kontatzen du.

Transkripzioa

- Txikitan jende askok erretzen al zuen zigarroa?
- Bai, bai, guk koadrillan behintzat bastante egiten gendun hamahiru urte t’erdiekin, o hamalau. Hasiera guria izan zan, ba, sorota artua zeon lekura juten giñan, ta artuai bizarra atea, artobizarrak esaten genduna, ta hori uda atzenian, ta motxoka bat hartzen gendun, hartzen gendun, ba, denbora pixkaten eukitzeko, ta zabal-zabal jarrita lagatzen gendun. Ta geo, bazian beste zigarro txotxak esaten gendun, ta hori jun ber izaten gendun, ba, mendira. Ta sastraka tartian ta, zeak izaten zian, txurruan mouko zerian baiña luzian, ta hayek ebakitzen gendun zigarruan estiloa, ta hayek erretzen gendun. Hayek txarrak zian, eztarriyan pikatzen zuen asko ta.

Egilea(k): Gorka Aierbe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia