Patrizio Etxeberriak fabrika egiteko, beraiek baserria utzi behar izan zuten
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Hizlaria(k):
Irizar Goiburu, Juliana
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-019-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Euren baserria zegoen lekua oso ederra zen. Gerra denboran, Patrizio Etxeberriak fabrika berria egin nahi zuen Idiazabalen, eta euren baserria zegoen lekua gustatu zitzaion. Eurak errenteroak ziren eta Tolosan bizi zen maiordomo batek kobratzen zien errenta. Halako batean, etxea uzteko agindua etorri zitzaien. Herriak euren alde egin zuen, nahiz herrian industria komeni zela jakin. Baina Francoren garaian kontuz ibili beharra zegoen, eta mehatxuak jaso zituen euren aitak. Azkenean, etxea utzi behar izan zuten eta 1939an egin zuten fabrika. Politika-kontuak isilpean erabiltzen ziren orduan.
- Proiektua: Elgoibartarren esanetan
- Elkarrizketatzailea(k): Jabi Leon
- Data: 2002(e)ko apirilaren 25a
- Iraupena: 0:02:24
- Erref: EGB-019/033
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Goierriko lantegiak
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!