Elgoibar (Gipuzkoa)

Txikiteoan abestu ere egiten zen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-018-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lagunarteko giroa kalean. Kalean kuadrilla handiak ibiltzen ziren eta txikiteoa egindakoan abestu egiten zuten. Condenekoa tabernan pasatzen zuten denbora asko. Ardoa edaten zen normalean eta txakur haundi bat balio izaten zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze giro egoten zan lehen Elgoibarren, Elgoibarko tabernetan?
- Girua? Ona.
- Girua ona? Zelakua izaten zan? Astean zehar jendia ze ordutan ateratzen zan?
- Hamen jentiak poliki kantatzen dau. Ta Elgoibarren juntatzen giñan gu, ba igual giñan hogeta bost bat lagun kuadrillan, juntatzen giñan tabernetan ta lau txikito eran orduko ya bat hasten zan kantuan. Gero juntatzen zian beste […] ta ixa orfeoia. Alkarrekin kantau ta… Beti anbientia.
- Beste kuadrillakuekin, ezta?
- Oin… Guk bai. Oingo txikiteuak eta, horixe zakan, […] jentia mozkortu eitten da hori zela da hori…? “El bidón” ta…
- “Botellón”
- “El botellón” ta horrek ta… Orduan ez zauan. Orduan, ba, porroittikan edo bestetikan ta…
- Bai, baiña toki baten jarri ta hantxe jarraittu, ezta?
- Bai, jeneralian bai.
- Toki berdiñian. Jeneralian, ez zan eitten txikiteua taberna batetik bestera ta…
- Bai, bai eitten zan, baiña, juntauta ta gero…
Hori da, baiña lasaiago, ez?
- Gure zera zan “Kondenekua”.
- “Kondenekua”na beti? Hara juten ziñaten?
- Bai.
- Eta edan, ardua normalian, ezta?
- Bai ba, ardua. Zera, dirurik ez zauan gehixaorako ta!
- Zerbezarik eta holakuak ez.
- Ez.
- Sagardua ta edaten zan?
- Bai, eran bai, baiña lasai, lasai, oseake…
- Zenbat kostatzen zaban txikito bat?
- Txikitua orduan?
- Bai.
- Ba txakur haundi bat edo.
- Ta ze zaozen, kantidade desberdiñak, ez? Erdixa edo osua […], ezta?
- Segun zelako borondatia dakan zerak.
- Kamareruan borondatian araberia.
- Bai.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia