Etxalar (Nafarroa)

Parranda egiteko lekuak

Parranda egiteko lekuak Txikitatik dantza egitea gustatu izan zaie erromerian eta festa giroan. Parrandari dagokionez, nerabezaroan Lesaka eta Berara joaten ziren. Ondoren, Baztan ingurura. Etxalarren ez dira asko irteten, herrian urtean bi festa bakarrik baitaude.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETL-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txikitatik dantza egitea gustatu izan zaie erromerian eta festa giroan. Parrandari dagokionez, nerabezaroan Lesaka eta Berara joaten ziren. Ondoren, Baztan ingurura. Etxalarren ez dira asko irteten, herrian urtean bi festa bakarrik baitaude.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero hemen irtetzeko juergara edo parrandara edo, zenbat urtekin hasi ziñaten irtetzen zuek?
- Ni oroitzen naiz, irten oaindikan gure lagunak ez zienin irteten, bueno lehelengo herrian, herriko bestak ta, herriko bestetan gauetan musika ta, gu hamar- hamaika urtetako ya musika baldin bazeon guk plazan ta, guraso biyek hantxe bankun jarrite esperun. Ta gu dantzan ta dantzan bukatu arte e! Goizeko hiruak-lauak arte plazan ta bukatzen zenin gurasokin etxera. Pues hori hamar- hamaika urtetik pues... zahartxo egin arte. Biño ordun gure adiñeko iñor ez zeon plazan.
- Ez, ta normala iruitzen zait. Nik oain baditut ikaslik urte hoietakuk ta joe, ez urte hoikin itxian biño.
- Biño nik esaten dut gurasokin eh.
- Bai,bai. Nik juerga ezagutu ezagutu in nun eszenariotik. Ni hamahiru urtetan hasi nintzen ya taldiakin jotzen ta karo, ordun juerga, bueno... Biño ez giñan ateratzen hamahiru urteko haur bat. Ta hasi giñanin jotzen taldikin, gurasokin ibiltze giñen. Ta ni jendia nola mozkortzen zen eszenariotik ikusi dut, ta hola ikasi dugu! Zer nahi duzu erratia. Eta gero ya gure lagunak ere ateratzen hasi zienin lehenengo Lezaka ta Bera.
- Bai, Lesaka ta Berara.
- Ta gero ya zabaltzen zabaltzen ta oain ya edozein lekutara biño...
- Herrian baiño, orduan lehenago Berara ta Lesakara?
- Bai, nik uste bai. Herrian bertan juergan hasten ziñen juerga in zutenak, nik gure lagunak ikusita bueno bai, herrian baiño lehenago juerga, ondoko herrian.
- Igual ez ikustearren?
- Hori de.
- Oain herrian jo, ze besta dugu? Andre Marik ta Andre Maritik aparte iñauterik.
- Gazte-eguna.
- Gazte-eguna oain hasi gara hori egiten eta eztago're besta hola ez, Andre Mari hoiek bost egun, bortz egun.
-Lehengo gauzetako nik uste kanpun Beran, San Juan Bosko iten dala institutun besta egun bat. Iten diela showak eta gero bazkaria iten degula gela guztiak eta arratsaldetik ya dago juerga. Eta nik uste, hori izan dela lehelengoz .
- Ta hurrengoan Lesakako ferik, eta han ere bertze lagunak in nitun ya Lesakako, Berako, Igantzi Arantzako denakin. Nik uste dut baietz.
- Eta gero ya, hurrengo saltue Gipuzkoa aldera edo?
- Ez, ez lehenago Bortziri ya pasatu ondotik ya Don Eztebe eta Elizondo baiño Nafarrun oaindik, ez mugitu Nafarrutik ta ya hori in da... Biño gure lagunak ez dira agitz Gipuzkoa aldera're.
- Ta guk egun baten joan giñen Astigarragara, Esne Beltza zela ta ikustera eta animatu ziren gure kuadrillako bi edo hiru eta izan zen, hola bitxia edo. Saiatu giñen Astigarragara ta hogeita bost miñutuan hola alleatu giñen.
- Bai segidun.
- Eta ordun erran zuten "joe baiña Astigarraga dao Elizondo baiño hurbillago" eta hola da. Iduri du Astigarraga Gipuzku pasa behar degula peajea ta, ya gelditzen dela han baiña, ez,ez bertan.
- Denborez, Elizondo bezala.
- Elizondora gehixeo Astigarragara baiño.
- Eta Hernanira eiten dugu urtero sagardotegira ta holako batzuk Gipuzkura bai baiño, gehien bat gure kuadrilla behinpin Elizondo, Doneztebe; hoiek oain behintzat. Hoiek bitara gehien.
- Eta Iruñera?
- Iruñara agitz gutxi.
- San Fermiñetara.
- Baiña karo, pasatzen dena da San Fermiñak Lesakan're ditugu, ordun lehelengo benpin Lesakako San Fermiñak iten ditugu. Hemen bost miñutura dago Lesaka. Ta gero joan izan gara ze urte pare batez? Iruñara. Biño hura haundiya baita guretzat. Gu hobeki moldatzen gara ttikiyin.
- Iruñara bai, kursillon bat itera edo azterketan bat itera.
-EGA eta Selektibidadia.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia