Elgoibar (Gipuzkoa)

Elgoibarren jaioa 1907an

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-011-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Elgoibarren, San Francisco kalean jaio zen 1907an. Aita baserrikoa zuen eta ama, berriz, kaletarra. Gaztetan, Kubara joan zen hangoei abarketagintza erakustera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta noiz jaixo ziñan?
- Ni, "día siete. Del siete de abril". Bueno, de... ez dakit, "mil novecientos…"
- "Siete".
- "Siete", bai, oin ez dakit zenbat urte dan. Bueno, badakit zenbat daukadan.
- Bai, larogeta hamalau urte.
- "Noventa y cuatro" daukat.
- Oso ondo. Eta nun jaixo ziñan?
- Hemetxe, Elgoibarren.
- Baiña nun, baserrixan? Baserrin baten?
- Ez, kalian. Aitta zan basarrikua ta ama kalekua.
- San Frantzisko kalian jaixo ziñan?
- E… zerian, San Frantziskon, San Frantzisko kalian.
- Han jaixo ziñan?
- Beti han, bizi ere hantxe eon, [ein naban], oin ez, oin e… bueno, oin ere han inguruan, residentzian nao-ta.
- Orduan jaixo ziñan San Frantzisko kalian ta bizi guztia hor bizi izan zera?
- Bai, ez. Kriada ere ibili nitzan.
- A, bueno. Orduan, jaixo ta kriada jun arte etxe hortan egon ziñan ta…
- Elgoibarren. Kuban ere egon naiz ni.
- Bueno, bueno, bueno! Aber, ointxe horrena hitz egingo degu, orduan.
- Gauza asko eukiko dittuzu kontatzeko ordun?
- Eta industria jartzera, e! Hara.
- A bai?
- "De turismo" ez. Beti lanian. Ni jun nitzan, bi neska juteko giñan, baiña beste haura pixkat makal samarra zala ta haura urruti zauala gaixotzen bazan ere. Ni ez, ni beti izan naiz fuertia. Vamos, gaixo... han ere buruko min bat ere ez naban euki. Eta barkuan ta danak. Orduan, hau e… "El Cantábrico"- edo "ola" asko dao hor itsasuan. Ta hori pasau arte neu ere mareau ein nitzan, e! Gehixenak mareatzen dia, baiña ostian ez, gero ederki. Ta Kuban izan giñan alpargaterixia ipintzia, e… jartzera. Industria. Ni… ni erakustera.
- Taller bat irekitzera?
- Erakustera hango…
- Hango jendiari?
- Bai eta…
- Zertan erakusten zenion?
- E?
- Zertan?
- Han?
- Erakutsi zer?
- Ondo egon nitzan, e… esaten zien "Teo —Teodosia naiz ni—, Teo, usted ha caido aquí con buenos pies […]" Han neskia ederragua nitzan askoz ere hamen baiño! Bai, ez dakit zegatikan e… hango euzkixak eta gauzak, e…

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia