Elgoibar (Gipuzkoa)

12 urterekin eskola utzi eta aberketak josten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-011-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskola 14 urtera arte izaten bazen ere, aitak neskek ez zutela eskola beharrik eta lanera bidali zuen 12rekin alpargata lantegira. Zazpi anai-arreba ziren familian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Teodosia, ta hara jun aurretik, zerbitzera zenbat urtekin jun ziñan?
- Kanpuan e… zelan izan zan? Egon. Gero, handikan etortzerakuan.
- A, Kubatik etorritta jun ziñan zerbitzera?
- Bai, bai.
- A! Orduan, lehenengo aldiz…Ta zenbat…?
- Lehenengo hamentxe fabrikan alpargaterixan lanian hamabi urtekin, e! Hamalau izaten zan eskolia, baiña ni hamabira arte aillegau nitzan. Gure aitta zanak pentsatzen zaban emakumiak ez zebela bihar, jakin ezkero etxeko gauzia… matxista, orduan. Eta [basarrikua]. Gero aizta bat neukan; haura zan pixkat delikadia, baiña lana ein bihar zan, ez zan asko irabazten ere ta... Gero beste bi mutil: zaharraua, ni baiño zaharraua, ta gero txikixena.
- Zu ziñan bigarrena, ordun?
- Baiña zazpi euki zaban. Badakizu orduan zenbat ume eukitzen zeben?

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia